Gutuna: “Beasain Elkarlanean II”
Eskutitz honen bitartez Herriak Elkarnean erakundeak eskerrik beroenak eman nahi dizkizue urriaren 15an Beasainen ospatu zen jaialdiko parte-hartzeagatik. Urriaren 13tik 16ra bitarteko olagarro festara jende asko hurbildu zen eta, zehazki, larunbateko ...
Eskutitz honen bitartez Herriak Elkarnean erakundeak eskerrik beroenak eman nahi dizkizue urriaren 15an Beasainen ospatu zen jaialdiko parte-hartzeagatik. Urriaren 13tik 16ra bitarteko olagarro festara jende asko hurbildu zen eta, zehazki, larunbateko afarian 153 pertsona elkartu ginen plaza azpian.
Gure balorazioa oso positiboa izan da arlo ezberdinetan. Gure bi helburu nagusienak bete ahal izan ditugu: Alde batetik ekonomikoki, 4.000 euro baino gehiago lortu ahal izan ditugu, eta bestalde, herrian gure taldea gehiago ezagutarazi dugu. Honez gain, aipagarria da egun hauetan eta afarian bertan sortu den giro ezinhobea.
Jaialdi hau parte hartzaile boluntario hauei esker eraman ahal izan da aurrera:
– Elkarte gastronomikoak: Aizkorri, Murumendi, Usurbe, Aitz-Zorrotz, Beti-Bizi, Bareak, Arrano, Jesus Larrañaga, eta Loinatz Abesbatza.
– Harategiak: Iñaki Zubeldia, Olano, Oiarbide, Azurmendi, Montoya eta Xixio Mugika.
– Dantzariak: Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeak.
– Okindegiak: Pagosa, Gariona, Ogiberri eta Labealde.
– Bestelakoak: Koskola txaranga, Dizebi, Kike Biguri, Alex Rabanal, Aitor Furundarena, Danok Bat aisialdi taldea, Buztin zeramika zaleen elkartea, Esparru industria hornigarriak, Irizar S.Coop, Naparbideak artisau elkartea, Plazape taberna, Beasaingo Udala eta Pulpalia.
Mila esker zuen parte-hartze eta elkarlanagatik. Ea beste baterako elkartzeko aukera izaten dugun!!
Eneko Zaballos. Herriak Elkarlanean erakundeko kideen izenean.
Jaialdiko irudiak ikusteko klikatu hemen.