Estanda Ordizia areto futboleko taldea sailkapeneko lidertzan da, asteburuan Calceatense talde errioxarrari irabazi eta gero. Aurten ondo ari dira Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek gidatzen duten taldeko neskak, eta asteburuan ere, joko on hori erakuts...
Bihar, urriak 27, Zeraingo kultur astearen barruan, Juan Martin Elexpuru filologoak hitzaldia emango du Iruña-Veleia auzia lelopean. Hitzordua iluntzeko zazpietan izango da, kultur etxean. Hitzaldi sortari saio horrekin emango diote bukaera zeraind...
Legapziko Gazteak pilota eskolatik pasa den asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldiko partidak jakinarazi dituzte: Legazpiko Banakako txapelketan BENJAMINAK : • XABIER ARANA 12 – MIKEL DIEZ 16 • JULEN EZAMA 16 – GORKA LANGARIKA 6 • JON IGAY 16 – URKO VALVIELSO 11 • JON ANDER GURRUTXAGA 16 – AINARA AGIRRE 1 • BEÑAT ITURBE 16 – ANDER ORMAZABAL 3 • MANEX URRIZA 2 – MIKEL ALDAMA 16 • JON ALDAMA 16 – AIMAR URIBETXEBERRIA 8 • IGOR BAIGORRI 16 – ROMAN ZABALETA 11 ALEBIN “GOXUA”: • KEPA IRIARTE 16 – MARKEL DIAZ 8 • JOSU IZTUETA 16 – ASIER TELLERIA 10 • IGOR SANTAMARIA 16 – JON ARAKAMA 11 • ARKAITZ GARMENDIA 16 – ARITZ MARKOTEGI 12 ALEBIN “TOKE”: • MIKEL IRAETA 12 – BISHAL URKIOLA 16 • AIMAR TELLERIA 16 – ARITZ BEITIALARRANGOITIA 9 Urbeltz pilotalekuan: Gipuzkoako banakakoan, alebin kategorian: • LEGAZPIKO GAZTEAK 0 – ZAZPI ITURRI (Amezketa) 2 (I. Anduaga) KUTXA Sarian, nagusi kategorian: • LEGAZPIKO GAZTEAK 4 – USURBIL 22 (I.Agirre-A-Gordo) Zumarragako Beloki pilotalekuan: Gipuzkoako banakakoan, alebin kategorian: • BELOKI 0 – LEGAZPIKO GAZTEAK 2 (A.Beloki) Ostiralean, hilak 28, Gipuzkoako banakakoan: 19:45etan, Urbeltz pilotalekuan infantiletan: • LEGAZPIKO GAZTEAK – AZKOITIA Ostiralean, hilak 28, KUTXA SARIAN: 21:45tan, [...]
Bost eguneko kultur astea gaur hasiko da Legorretan. Dar-dar taldeak Munduko kulturak, munduko ipuinak emanaldia egingo du liburutegian, 17:00etan hasita, eta ordu erdi beranduago zineman, erretiro aktibo eta solidarioari buruzko hitzaldia egingo dute Kutxak antolatuta. Buruhandiak 18:30ean irtengo dira gaur. Biharko ere antzeko ekintzak prestatu dituzte. 17:30ean, Zahartzea eta baliabide pertsonalak hitzaldia egingo dute zineman eta 19:00etan buruhandiak irtengo dira. Iñigo Zunzunegi herritarrak Guatemala izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du udaletxeko batzar aretoan, 19:30ean. Asteburuko ekintzen aurretik, ostiralerako pote, igel eta toka txapelketa antolatu dute jubilatuentzat. Jokoak 16:30ean hasiko dira, eta buruhandiak hirugarren egunez jarraian irtengo dira 19:00etan herriko haurren atzetik korrika aritzeko. Tekonologia berriak, ordenagailuak eta informatika gustuko dutenek Legorparty topaketan dute gozatzeko aukera. Ostiralean 19:00etan hasi eta igandeko 20:00ak arte, jokoak eta artxiboak elkarbanatuko dituzte, eta informatika alorreko trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Gabonei begira merkaturatuko diren jokoak ere ezagutuko dituzte. Legorparty topaketari buruzko informazio gehiago www.legorparty.es.tl webgunean aurkitu daiteke. Etzi gauean, 23:00etan hasita, Legorretako XVII. Mus Txapelketa egingo dute Bilkoin elkartean. Atletismoa eta film laburrak Kultur astearen barruan, larunbata izango da aurten egunik garrantzitsuenetakoa. Lehen aldiz, Legorretako I. Kale Atletismo Erakustaldia antolatu dute, eta 17:30ean hasita, hainbat taldek pusi jaurtiketa, altuera jauzia eta abiadura eta hesiak probak egin beharko [...]
Euskal Herrian beti egon izan da balkoietan eta leihoetan loreak jartzeko ohitura. Egun ere kolore eta forma desberdineko landareak ikusten ditugu gure etxeak apaintzen. Azken aldian, gero eta gehiago dira, ordea, loreen ordez balkoietan barazkiak eta landareak landatzeko erabakia hartzen dutenak. Urte batzuk badira hiriko zein herriko lorategietan barazkiak ikusten hasi dela, eta pixkanaka gure balkoietara eta terrazetara hedatzen hasi da ohitura hori. Jendea konturatu da, nonbait, elikadura funtzioaz gain funtzio estetikoa ere ederki bete dezaketela azelgek, azek eta gainerako barazkiek. Gainera, lore apaingarriez gain baratzerako laboreak erabilita, dibertsitatea handitu daiteke. Onura ugari Funtzio estetikoa betetzeaz gain, norberak bere etxeko balkoian landareak eta barazkiak landatzeak onura ugari dakar: modu horretan autokontsumorako elikagai osasungarriak eta zaporetsuak ekoizten dira, pertsona lurrera, naturara eta bere ziklo naturaletara gerturatzen dute, bizi-ohitura lasaiagoak eta jasangarriagoak sustatzen ditu, eta pazientzia lantzen ikasten du. Egun oso erraza da dendara joan, tomate kilo bat erosi, ordaindu eta jatea. Baina norberak hazia etxean erein, landatu eta bertako tomatea jateko lau bat hilabete itxaron behar izaten ditu. Horrek pazientzia lantzen erakusten edo laguntzen du. Beldurra uxatu Balkoi batek eman ditzakeen aukerak eta ekar ditzakeen onurak ikustarazteko helburuarekin, Amaia Agirre adituak Baratza ekologikoak terraza eta balkoietan lelopean hitzaldia eman zuen Zerainen, [...]
Udan Mexikora egindako bidaia erabat aldrebestu zitzaien Eneritz Aizpurua eta Eluska Aierbe ataundarrei. Hainbat lagunekin batera irteera bat egiten ari zirela, auto istripua izan zuten. Aizpuruak ia bi aste pasa ditu ospitalean, eta ebakuntza egin eta gero bueltan da. Egoera hark eragindako zailtasun ekonomikoei aurre egiteko hainbat ekintza antolatzen ari dira orain Ataunen. Etxean zaudete, zailena pasata. Lasaitu al zarete? Eneritz Aizpurua: Egia esan, nik behintzat oraindik ez dut gertatu dena asimilatu. Duela bi aste iritsi nintzen, eta bisitak direla, bata eta beste, ez dut gertatu denaren kontzientziarik hartu. Eluska Aierbe: Denok izan dugu sentsazio hori. Nola gogoratzen duzue istripuaren momentu hura? Aierbe: Geldi, oso geldi, kamera geldian bezala. Aizpurua: Istripuko egun osoa pasa zen oso motel. Ni denarekin akordatzen naiz, eta istripua bera ere oso garbi gogoratzen dut. Aierbe: Ikusten genuen nora gindoazen, bagenekien jo egingo genuela, eta bi segundu izango ziren, baina oso motel pasa ziren. Horrelako egoera batean, kanpoko herrialde batean egonda, dena nahasiagoa izango zen. Nola bizi izan zenituzten aurreneko une haiek? Aizpurua: Bakoitza toki batera eraman gintuzten, eta aurreneko egunean behintzat, ez genuen elkarren berririk izan. Aierbe: Lehenengo gauean ez ziguten ezer esan, ez besteak non eta zer egoeratan zeuden. Hurrengo egunetan jakin genuen besteak [...]
Atseden pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak antolatuta, bihar, urriak 27, bingoan ibili ahalko dute segurarrek. Parte hartu nahi duenak 16:00etarako Atseden elkartera joan behar du. 18:00etara bitartean ibiliko dira joku horretan.
Txomenarena parkearen behin betiko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta erabaki horren arabera, Idiazabalgo Udalak 1.300.000 euro inguru ordaindu beharko ditu. Epaiari dagokion diru kantitatea 600.000 eurokoa da, gainerakoa 20 urtez sortutako interesei dagokie. Idiazabalgo Udaleko teknikoen ustez, 700.000 euro inguru izango dira. Txomenarenako parkea dagoen lursaila duela hamabost bat urte desjabetu zuen Idiazabalgo Udalak, parkea herriarena izan zedin. Lur sailaren jabeek desjabetza auzitara eraman zuten. Lurraren balorea Desjabetza prozesuan zehaztutako lurraren balorea onartu egin zuen epaileak, baina bertako zuhaitz zaharren balorea neurtzeko erabili zen sistema, ez zuen ontzat eman. Ondorioz, Idiazabalgo Udalari diru gehiago ordaintzeko agindua eman zion. Lurjabeek ez zuten epailearen erabakia onartu, ordea, eta helegitea jarri zuten. Ioritz Imazen hitzetan «Udalak ere, bere aldetik ezer galtzeko ez zuela eta, errekurtsoa aurkeztu zuen». Urtez-urte, epaiz epai, azken muturreraino iritsia da auzia. Eta epaiaren arabera Idiazabalgo Udalak 1.300.000 euro ordaindu beharko ditu. Imazen arabera, «2011ko aurrekontuetan egindako kalkuluak onak izan ziren, eta beraz, orain hori ordaintzea tokatuko zaio Udalari». Azaroaren 15ean egingo du ordainketa. Udalaren desadostasuna Idiazabalgo Udala ez dago konforme epaileak erabakitakoarekin. Imazen hitzetan «lotsagarria iruditzen zaigu epaileak hartutako erabakia, jabego pribatua lehenetsi duelako interes kolektiboaren gainetik, Txomenarena parkeak herri osoari ematen baitio zerbitzua». Bere ustez, horrelako [...]
LAB sindikatuko erretiratuen sailak ikasturteko bigarren bilera egin du gaur, Ordizian. Azoka eguna dela aprobetxatuz, elkarretaratzea ere egin dute goizean, Gure eskubideak defenda ditzagun lemapean. Azokan zebilen jendearen artean, informazio orria...
Bigarren mailako liga txapeldunaren kopa Legazpin• Legazpiko Santikutz xake elkartea lanean hasi da. Aste honetan hasi dituzte gaztetxoen eskolak. Ateak irekita daude. 12 urtera arteko gaztetxoen eskolak astelehenetan egingo dituzte, 19:00etatik 20...
Familiak, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen bilakaeran duten garrantziaz arituko dira gaur, 18:00etan Aizpurunea kultur etxean.