Iazko bertsolariak eta gai jartzailea
Larunbatean KKinzona Eguna ospatuko dute Urretxun eta Zumarragan. 2004an sortu zen gazteen proiektu komunikatiboak urtero antolatu ohi du egun osoko jaialdi bat. Egun hau, bazkideei kuota kobratzeko baliatu zuten iaz eta aurten ere gauza bera egingo dute.
Goizean kale ikuskizun berezi bat egin ostean, eguerdian bazkideen bazkaria egingo dute gaztetxeko goiko solairuan. Bazkalostean, bertso desafioa izango dute. Urretxuko bertsolariak Zumarragakoen aurka ariko dira hemen. Epaileak, berriz, gabiriarrak izango dira. Hainbat urtez jada egin duten bertso saio berezi honetan ez da umorerik faltako.
Bertso saioaren atzetik, jolasak egingo dituzte, eta hauek amaituta, kontzertuak hasiko dituzte. 19:00ak aldera Manillares Iturriaga taldea igoko da gaztetxeko oholtzara eta afalostean, berriz, Vidrio eta Otxoa. lehendabizikoek betsioak jotzen dituzte. Bigarrenak Napar-mex estilokoak dira.