Zelai Arizti aretoan izango da, 17:00etatik aurrera; sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai leihatilan bertan, 4 eurotan.
Ijitoen arteko ezkontzak eta emakumeak eta memoria historikoa hizpide izango dira bihar; arratsaldean 19:00etan hileroko ohiko elkarretaratzea izango da eraso sexisten aurka.
Ordiziako Gazte Asanbladak euskarazko birao lehiaketa antolatu du Euskararen Egunaren bueltan. Abenduaren 2, 3 eta 4an izango da lehiaketa, eta parte hartzeko modu erraza du: biraoa paper batean idatzi izen-abizenak jarriz, eta tabernetan jarriko dituz...
Metrorex Bucaresteko (Errumania) metro zerbitzua kudeatzen duen enpresarentzat, hamasei tren egingo ditu CAFek. Kontratu berri honi esker, tren ekoizleak 100 milioi euro jasoko ditu. Lehen trena 2013rako egin beharko dute, eta beste zortzi egiteko auke...
Euskal Herrian ez da ohitura handirik amateur esparruan kirol txapelketa askorik antolatzekorik. Lehiaketa ofizialetatik aparte, lagun taldeen arteko kirol partidak urriak izan ohi dira, are urriago hilabete batzuetako iraupena hartzen duten txapelketan. Lurralde hauetara bizimodu hobearen bila etorri diren pertsonek ekarpen hori ere egin diote Goierriri: futbol txapelketa igandean bukatu zen, etorkinen artean harremanak egin eta denborapasa emankorra antolatzeko helburuarekin laugarren aldiz. Gipuzkoa osoko hamalau taldek eta 224 lagunek parte hartu dute Etorkinen Arteko IV. Futbol-8 Txapelketan. Ekuadortarren Mushu Pakari elkarteak ekin zion lehiaketari, urtean bi alditan jokatzeko. Bost talderekin hasi zen esperientziak dimentsio eta partaidetza bikainak lortu ditu. Irailean ekin zioten laugarren txapelketari. Partida guztiak Lazkaoko Arizti Handi futbol zelaian jokatu dituzte, baita finala ere, igande eguerdietan. «Lagunekin igandero nora joana izateko aitzakia polita da», aitortu du Mushu Pakariko kide eta txapelketaren antolatzaile Angel Sanchezek. Giro lagunkoia Amateur mailan aritu arren, kirola tarteko izanda lehia bizia izan ohi da taldeen artean. Hamaseina lagunek osatzen dute talde bakoitza; Goierrikoak dira gehienak, baina baita Beterrikoak edo Donostialdekoak ere. «Joko aldetik oso garbi joan da. Geure artean ondo konpontzen gara, ez da aparteko liskarrik izaten». Izan ere, naziotasun askotako jendea elkartzen da Arizti Haundin. Talde batzuk herrialde jakin batekoek soilik osatzen dituzte, [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak 49.364,17 euroko diru laguntza emango dio Ataungo Udalari, San Gregorioko Bikario-etxean natur interpretazio gunea eta Barandiaran Museoaren tailerrak egokitzeko lanak finantzatzen laguntzeko. Diputatuen Kontseiluak gaur egin duen bileran erabaki du diru hori ematea onartzea, «interes publikoko arrazoiak» daudelako. Ataungo Udalak iaz eskuratu zuen San Gregorioko Bikario etxea, eta obrak egin ditu. Joxe Migel Barandiaran etnografoaren figura oinarri hartuta, Ataungo auzo horretan sortu duen museo multzoko hirugarren zutabea da garai bateko bikario-etxea. 2007an hasi zen udala museoa atontzen, Larruntza eta Errotatxo errota-eraikinak erosita. Urte hartan Aldundiak beste 300.000 euroko ekarpena egin zion Udalari, museoa sortzeko. Barandiaranen ikerketa lanen errepasoa, aurkitutako arkeologia ondarea eta etnografoaren ibilbidea jasotzen ditu, batetik, museoak. Bestetik, Errotatxo errota zaharberritu, eta alea ehotzeko sistema osoa ikus daiteke, aldaparo eta guzti. Bikario etxean, hirugarrenik, naturaren interpretazio gunea jartzea da asmoa —Aralar parke naturalari buruz—. Beste bi eraikinak “txikiak” direnez, Barandiaran Museoak tailerrak garatu ahal izateko erabilera ere eman nahi zaio Bikario-etxeari. Aldundiak prentsa oharrean azaldu duenez, iaz eratutako Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioan «erabat txertatu» da Barandiaran Museoa. «Bereziki Lizarrustiko parketxearen kudea- ketaren eta edukien osagarri bihurtu da. Beraz, Barandiaranen garrantzi historikoa eta dimentsioa erakusteko erakusleiho garrantzitsua osatu da». Aurten hainbat ekimen batera antolatu dituzte Barandiaran Museoak [...]
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, larunbatean Idiazabalgo Udalak hizkuntza hitzarmena sinatuko du herriko hamabi kirol talderekin. Dani Oiarbide Kultura eta Euskara zinegotziak eta Xabi Bosch Idiazabalgo Udaleko euskara teknikariak jakitera eman dutenez, “euskararen erabilera eta normalizazioaren bidean urrats bat gehiago izango da”. Hitzarmena sinatzeaz gain, larunbatari festa kutsua ere eman nahi izan diote, eta besteak beste, kantu bazkaria egingo dute. Idiazabalgo Udaleko Kultura eta Euskara Batzordeak herriko kirol tadeen hizkuntz ohitura zein den aztertzea pentsatu zuen uda partean. Hau da, harremanetarako eta barne funtzionamendurako zein hizkuntza erabiltzen duten aztertzea, hain zuzen. Horretarako euskara teknikariaren laguntzarekin galdetegi batzuk prestatu zituzten. Hamabi kirol talde Udako oporretatik bueltan, bilera bat egin zuten herriko hamabi kirol talderekin eta bertan banatu zizkieten inkestak. Boschek aipatu duenez, taldeak egiteko garaian kirola hartu zuten kontutan, batzuk ez baitira ofizialki kirol taldeak. Hauek dira kirol horiek: herri krosa, herri kirolak, boloak, xakea, mendia, futbola, areto futbola, mendi lasterketak, txirrindulari taldea, Otsoa elkartea (uso tiroa, plater tiroa eta ehiza txapelketak), Atxurbide Pilotazale Elkartea (esku pilota eta pala) eta eskola kirola. Urria eta azaroa bitartean jaso dituzte inkesta guztiak. Inkestak aztertu ondoren, atera duten lehendabiziko ondorioa da taldeetan gehienbat euskaraz hitz egiten dela, eta talde askotan, gainera, ez dutela planteatu [...]
Gaur eguerdiko ordu batean egin dute San Andres eguneko herri kirol jaialdia, Ormaiztegiko plazako karpa jendez beteta zela, eta eguraldia lagun, oso giro ona izan da. Aizkoran, Unai Otaño eta Jabier Elorriagak irabazi dituzte bi probak. Mieltxo Saralegi harrijasotzaileak berriz erakustaldia egin du harriekin. Aizkoran, Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik, Unai Otañoren eta Javier Elorriagaren aurka neurtu dituzte indarrak. Hasierako proban etzandako eta zutikako enborrak ebaki behar izan dituzte. Unai Otañok eta Javier Elorriagak 3 minutu eta 45 segunduko denbora behar izan dute lana bukatzeko eta beste biek, 4 minutu eta 12 segundu. Ondoren, bigarren probari ekin diote. Kanaerdiko lau enbor eta 60 ontzako beste lau enbor zeinek azkarrago ebaki zegoen jokuan. Otañok eta Elorriagak 18 minutu eta 4 segundu behar izan dituzte lana bukatzeko, eta Azurmendik eta Mugerzak 19 minutu eta 30 segundu. Azurmendik azaldu duenez, bigarren enborra oso txarra tokatu zaie eta hor atera die aldea beste biek. “Hasieran atera diguten aldea murriztu ezinik ibili gara, ondoren. Aitortu behar da dena den, zorte apur bat izan dutela zozketan”. Aizkolarien saioarekin txandakatuz Mieltxo Saralegi harrijasotzaileak hiru saio egin ditu. Lehendabizikoan 100 kiloko harriari 10 jasoaldi egin dizkio, 48 segundutan. Bigarren proban 200 kiloko harriari lau jasoaldi egin dizkio bi [...]
Ormaiztegiko festetan, San Andres egunaren bezperan, danborrada egin dute herritarrek. Astearte gauean, elkarrekin afaldu eta gero atera zen 80 bat laguneko taldea, txarangarekin lagunduta, herria danbor hotsez betetzera. Bart gauean azken parranda eg...
Kepa Solana eta Juani Delgado preso politiko legazpiarrek espetxean 20 urte bete dituzte aurten. 20 urte espetxean, 20 urte borrokan leloa hartuta, preso politikoei eta haien senideei elkartasuna agertzeko ekintza ugari egin dituzte aste honetan Legazpin. Asteazkenetik larunbatera, bideo emanaldia, hitzaldia, enkartelada, mendi martxa, bazkaria eta kontzertuak egin dituzte, besteak beste. Antolatzaileen balorazioa «positiboa» da. «Herria geldirik ez dagoela erakusteaz gain, presoen gaia aktualitate izatea» lortu dutela esan dute. Ekintzak «jendetsuak ez izanagatik ere, oso baliagarriak» izan direla nabarmendu dute. Zapatuan, esaterako, Oroitzapen Eguna egin zuten, eta antolatzaileek egun «borobila» izan zela diote. «Sekulako giroa egon zen» esan dute. Arranoaitzen talde argazki bat egin eta gero, Lakiolan, Ramon Gilen omenez jarritako oroigarriaren inguruetan, omenaldia egin zieten presoei eta hauen senideei. Atzetik, manifestazio bat eginez jaitsi ziren udaletxera. Ondorengo bazkarian 60 lagun batu ziren, eta une hunkigarriak ere izan ziren hemen, Kepa Solanaren semeak bere aitaren gutun bat irakurri zuenean, kasu. Gauean, azkenik, herriko bi taldek eta JoTaAkatu taldearen bertsioak egiten dituen lagun talde batek kontzertuak eskaini zituzten. Ertzaintzarekin ika-mika Astean zehar Ertzaintzarekin ika-mikak izan dituztela ere salatu dute Elkartasun Astearen arduradunek. «Ostiral arratsaldean, presoen argazkiak agertzen ziren kartel batzuk zeudela aitzakiatzat hartuz, polizia Arrano tabernan sartu zen». Iluntzeko elkarretaratzera ere [...]
Legazpiko Lenbur fundazioak Olentzerori lotutako tailerra egingo du Euskal Burdinaren Museoan. Ginkana baten moduan prestatuko dute eta abenduaren 4an eta 11n egingo dute. 11:00etan hasiko dute egitaraua eta 17:30ean, pelikula baten emanaldiarekin ...
Bihar egingo dute abenduko udalbatza Beasaingo Udalean. Ohi bezala, 19:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan. Bihar, guztira sei gai eztabaidatuko dituzte, tartean udalak Goieikin izango dituen ordezkarien zerrenda. Orain bi aste, ez-ohiko batzar...
Rafaela Romerok egin du eskakizuna; 500.000 euroko kontu-sail zuzena nahi dute Antiorako.