Gaur iluntzean Lucia di Lammermoor, G. Donizettiren operaren bigarren zatia eskainiko dute Legazpin. DVD bidezko emanaldia izango da, eta kultur etxeko areto nagusian egingo dute.
Legazpi Zine Klubak Neds filma proiektatuko du ostiral honetan, hilak 25. Peter Mullanen filmaren emanaldia 22:15ean hasiko dute Latxartegi aretoan. Igandean, bestalde, Camino a la libertad filma ikusi ahalko da, 19:30ean leku berean.
Bihar arratsaldean Gurasoen banaketari buruzko hitzaldia egingo dute Legazpin. Oripavi elkarteak antolatu du eta 18:00etan hasiko dute kultur etxean.
Abenduaren 10era arte tonbola martxan izango da Legazpin. Lehen aldia da Ilinti merkatarien elkarteak eta Kaleko Tabernarien Elkarteak (KTE) kanpaina bat elkarlanean egiten dutena. Ilintiko dendetan erosketak egiteagatik tonbolako txartelak eskurat...
Goieniz zineklubak antolatutako zikloaren barruan, Shirin Neshat eta Shoja Azari zuzendarien Women without men filma ikusi ahalko da bihar Usurbe antzokian. Filmean 1953an Iranen bizi izan zituzten istiluak kontatzen dira, errebolta sozialen artea...
Urola Asirauto Plazaolak bere ibilia egin du, 2008an lehen pausoak eman zitueneti, baina taldea handitzeko ahaleginean jarraitzen du; horretarako ikus-entzunezko emanaldia antolatu...
Aurten, bertako bi auzotan Gabon gaueko festa egingo dute bildutako diruarekin; atzoko agerraldian, San Martin egunean zozketatutako urdaiazpikoa ere banatu zuten.
Minbiziaren Aurkako Elkarteko Gipuzkoako boluntarioak ostiralean elkartuko dira Donostian. 2011 Boluntarioen Nazioarteko Urtea da eta, horregatik, Isabel Oriol elkarteko lehendakariak eta Isabel Orbe zuzendariak, ostiraleko ekitaldian parte hartuko dute. Beasaingo ordezkariak ere Donostian izango dira ostiralean. Bileraren aurretik, Biodonostia zentroko instalakuntzak ezagutzera joango dira Oriol eta Orbe, Gipuzkoako ordezkaritzako kideekin batera. Handik, Tenis elkartera joango dira, bertan egingo baita ekitaldi nagusia. Aurtengo ekintzen errepasoa eginez hasiko dute bilera arduradunek, eta datorren urterako prestatu dituztenak emango dituzte ezagutzera. Urte honetan zehar elkartearekin elkarlanean aritu diren Gipuzkoako hainbat kideri oroigarria ere emango diete eta ondoren omenaldia egingo diete boluntario guztiei. Arratsaldean, hainbat ikus-entzunezko ikusiko dituzte, hiru boluntariok oroigarri berezia jasoko dute, urte guztian egindako lanaren aitortza gisa, eta oparien zozketarekin emango dute amaitutzat jai eguna.
Ordizian elkarteak eta udalak, euskal merkataritzaren astea antolatu du datozen egunetarako. Ekimen hori hasteko, Ordizian belaunaldiz belaunaldi mantendu diren denden inguruko lan bat aurkeztu dute, denda horiek «Ordiziako historiaren parte» direlako. Izan ere, Nieves Madrazo ordiziarrak, herriko 37 dendaren inguruko historia eta argazkiak bildu ditu, ikus-entzunezko batean. Astelehenean aurkeztu zuten lana, eta ekitaldi berean, merkataritza astean izango diren eskaintzen berri ere eman zuten. Nieves Madrazo lanaren egileak azaldu duenez, «nostialgiak» bultzatuta hasi zen herriko komertzioen inguruko bilketa egiten. «Gero eta denda gehiago ixten ari direla ikusten dugu; bizilegea dela diote, baina pena ematen du». Izan ere, denda horietako asko «umetatik» ezagutu dituzte Madrazok eta beste ordiziar askok. «Gure adinean oroitzapen asko izaten ditugu, eta denda bakoitza, oroitzapen bat da niretzat, txikiak ginenean amarekin joaten ginenekoak». Guztira 37 denda bildu ditu Madrazok lan horretan. Muga nonbait jarri behar, eta «gutxienez bi belaunaldiz mantendu direnak» aukeratu ditu. Horien artean, 36ko gerraren aurretik zabaldutako komertzio asko daude, baita XIX. mendean irekitakoak ere. Horietako batzuk dira Jauregi farmazia, Ugalde edaritegia, Romero jantzidenda, Angel Calles jostundegia, Unanue gozotegia, eta baita Arana, Arrieta, De la Cuesta eta Etxezarreta dendak ere. Denda horietako asko, inguruko herrietatik etorritako jendeak zabaldu zituen, eta gerora, belaunaldiz belaunaldi mantendu dira. Beste [...]
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako ikasgelen eta tailerren artean banatzen dituen sarietako bi jaso ditu Goierri Eskolak. Ikastetxe honek lehiaketan parte hartzen duen aurreneko aldia da. Goierri Eskolako talde pedagogikoak bi proiektu garatu ditu; ...
Lazkaoko Larreategi aldean eraikitzea onartuta dagoen etxe-multzoan, udalak itundutako prezioa izango duten etxebizitzak norentzat izango diren erabakitzeko zozketa publikoa egin zuten herenegun, Lazkaon. Areria kultur gunean ehunka herritar elkartu ziren, bolatxoak atera ahala zortea aldeko zuten jarraitzeko. Eskaintza eskaria baino murritzagoa zenez, batzuek gustura utzi zuten antzokia; beste aukeraren baten zain askok. Denera 44 etxebizitza zotz egin zituzten, bi promozio desberdinetan eraikiko direnak: kooperatiba bidez 29, eta eraikitzaile enpresa batek gainontzeko 15ak. Sustapen prozedurak bi izaeratakoak direnez, bi zerrenda osatu dituzte, eta bi zozketa egin. Bietan egoterik bazegoen, eta, beraz, datozen egunetan finkatutako hurrenkera aldatuko da. Bi multzoetan zortedun gertatu zenik bada, baina bakarra aukeratu beharko dute horiek. Baldintzak ere—jabetzan beste etxerik ez edukitzea, esaterako— berrikusiko dizkiete. Lehendik, herrian erroldatuta gutxieneko urte batzuk egon beharra eta diru sarrera batzuk ziurtatu beharraren galbahea gainditu dute zozketarako hautagaiek. Ladilloa lerro bat gehienez Txindoki gerontologikoaren ondoko lur sailean altxatuko dituzte etxebizitza berriak, Larreategi deritzon eremuan, 90 bat etxeko urbanizazioan. Horietako 29 bizitza egiteko jabeek kooperatiba osatuko dute. Zozketa horretarako 101 lagun zeuden zerrendan. Hain zuzen, Arerian lehenengo egin zuten zozketan kooperatiba osatuko duten kideak izendatu ziren. Ondoren, bazkideen artean zehaztu beharko dute etxebizitzak aukeratzeko hurrenkera. Lurra eta eraikitze proiektua udalak salduko die, Lazkao [...]
Hilero bezala, azken ostiralarekin batera, kalera irtengo dira etzi kantujirako kideak. Oraingoan, ordea, hitzordua eta lekua aldatu egin dituzte. Etzi, 18:00etan irtengo dira abestera, TPT kafetegi paretik hasi eta herri erdinean zehar hainbat gel...
Europako Hondakinen Prebentzio astearen barruan, Andramendiko Lehen Hezkuntzako ikasleek ikastolako kudeaketan zein kurrikulumean egiten duten lana erakutsiko dute bihar, 16:30etik 17:00etara bitartean. Herritar guztiei zabaldutako ekimena izango da, i...
Argi Berri elkarteko bazkideen arteko 34. Mus Txapelketa Azkarra egingo dute larunbatean. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak; parte hartu nahi dutenek, izena eta bazkidea jarri behar dute iragarki taulan, 15:45erako. Txapelketaren ondoren, aur...
Jubilatuak bai, baina erretiratuak ez. Halaxe ondoriozta liteke Zaldibiako Udalaren eta Beti Gazte jubilatu elkartearen deiak jaso duen erantzunetik. Elkartea «ahul» dagoela sumatu dute udalak eta jubilatueneko zuzendaritzak, eta indartzeko helburua ...
«Mongoliarrek gutxi behar dute bizitzeko, baina zaindu beharra daukate gutxi hori, ezinbestean. Ingurumena eta natura, horregatik, gehiegi ez aldatzen saiatzen dira. Leku gutxitan topatu ditut inguruari hain lotuta dauden eta natura hain ondo ulertzen...
Hurrengo bi astebukaeretan ekitaldi sorta bana izango da Itsasondon. Gizarte arloan, emakumeek jasaten duten indarkeria gaitzetsiko dute, batetik; gaztaina jana ere egingo dute. Kultura esparruan, eta Goierriko IV. Kultur Zirkuituaren barruan, antzerki...
Gero Axular dantza talde donostiarrak Xereta ikuskaria egingo du etzi, ostirala, Lazkaoko Areria antzokian. 19:30ean hasiko da. Sarrera doan da. Gertakari historiko bat dantzen bidez kontatzen du Xereta-k. Espainiaren eta Frantziaren 1793ko gerraren on...
Mexikon trafiko istripuan zauritutako bost gazteek —hiru ataundar zeuden tartean— eduki zituzten kostu ekonomikoetan laguntzeko kantu bazkaria antolatu dute Ataunen. Igandean izango da elkartasun bazkaria, 14:30ean, San Gregorioko Zelai pilotalekua...