Gizonezko bat hil da Olaberrian, auto istripuan
Gaur arratsaldeko 18:30ean, bi autok elkar jo dute N-1 errepidean, Olaberria parean. Ezbeharraren ondorioz, gidarietako bat hil egin da. Ezbehararren ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute Gasteizko norantzan, eta auto ilada luzeak sortu dira. Herrizaingo sailak duela gutxi baieztatu du istripuan zaurituetako bat hil egin dela.