Gazte-gaztetatik datorkio Loinaz Jauregiri (Beasain, 1962) interpretazio munduan aritzeko grina. Umea zela, Egan taldean aritu zen abeslari. «Ez oraingo Eganekin, Saldiasek-eta, haien taldea sortu baino lehen edo garai bertsuan Egan izeneko rock talde bat sortu zuten Beasainen Erguin anaiek». 9 bat urte zituen artean, eta bi urte inguruz aritu ziren kantari. Umetako abentura hura ataka bihurtu zitzaion 18 urterekin. «Hemen orduan ez zegoen ezer. Ez telebistarik, ez antzerkirako tradiziorik… Karrera bat ikasi edo Madrilera interpretazioa ikastera joan, hori zen zalantza. Beharbada ez nintzen oso ausarta, baina inguruko giroak ere ez zuen laguntzen pauso hori ematen». Ikasle ona zenez eta «gauza seguruagoa» zenez, Zuzenbidea ikastera joan zen egun bizitoki duen lekura, Donostiara. Unibertsitatean zebilela, Euskal Telebista jarri zen martxan, eta Eusko Jaurlaritza ikastaroak antolatzen hasi zen jendea prestatzeko. «Artean hemen ez zegoen ez aurkezlerik eta ez ezer! Bikoizketako ikastaro batean hasi nintzen. Jendea ja behar zuten, eta hala hasi ginen». Hasierako urte haietan bikoizle lanetan aritu zen, eta, horretan zebilela, telebistarako proba batzuk egon ziren; aurkeztu zen, eta Poli eta Loinaz haurrentzako programa egiteko aukeratu zuten. Espainiako telebistako bi kateek soilik emititzen zituzten orduan umeentzako programak, eta euskaraz zegoen gabezia hori bete zuen saioak. «18:00ak aldera hasten zen, eta pare bat [...]
Pirritx eta Porrotx pailazoek Lazkaon iragarri dituzten bi ikuskizunetarako sarrera guztiak bukatu dira. Antolatzaileetakoa den Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, atzo (osteguna) agortu ziren —Gerriko liburu-dendan eros zitezkeen. Hiru egunean saldu...
Berria egunkariak antolatu duen XI. Berria pilota txapelketako kanporaketak Aramako Loitza pilotalekuan jokatuko dira etzi, igandea, 11:00etatik aurrera. Amezketako Zazpi Iturri eta Ortuellako Danok Lagunak taldeak lehiatuko dira, kadete, gazte eta nag...
Gehienak haritz amerikarrak izan dira, baina haitzak, gaztainondoak, intxaurrondoak eta lizarrak ere banatu dituzte.
LAPKE pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako txapelketako neurketak jokatuko dituzte nagusiki asteburuan. Gaur, 19:00etatik aurrera, Lazkaoko plazako frontoian ariko dira infantilak eta kadeteak; Legazpin, berriz, infantilak eta gazteak, eta Zumarragan...
A-1 mailara igotzeko aukerari eutsi nahi badiote, bihar Baskonia Fundazioa taldearen aurka Gasteizeko Landazuri Kiroldegian jokatuko duten partida irabazi beharko du Biok Zerbitzuak OKE taldeak. Orain jardunaldi batzuk gasteiztarrek esku-eskura eduki...
Andres Urbizu zegamarra beti izan da berritzailea. Gaztetan Zegamako paper fabrikan lan egin zuen, eta hura itxi zutenean ogiak banatzen ibili zen. Gero oilaskoak jarri zituen baserrian, eta gazta ere egiten zuen. Herrian denda bat eduki zuen, baina negozioa eskualdatzeko erabakia hartu zuen handik denbora batera. Aspalditxoan oiloak hazten ditu baserriaren ondoan duen granjan. «Geldi egotea gustatzen zait noiz behinka, baina luzaroan aspertu egiten naiz. Segituan etortzen zaizkit burura ideia berriak, eta abian jartzen saiatzen naiz», dio Urbizuk irribarrez. Duela gutxi arrautzak banatzeko makina jarri du Beasainen. «Beti gauza berriak ikusten dira telebistan, aldizkarietan eta gainerakoetan. Esnea saltzeko makinak jarri zituztenean galdetu nion nire buruari: eta arrautzak zergatik ez?». Horrelaxe animatu zen Nafarroa Etorbidea kalean areto bat hartu eta arrautza makina ipintzera. Igogailu eta guzti Makina berezirik ez dago oraingoz arrautzak saltzeko, baina Beasaingoa bezalakoak Nafarroako Azkoien enpresak ipintzen ditu. Gipuzkoan Urkotronik-ek banatzen ditu, eta Urbizu beraiekin jarri zen harremanetan. Ideiaren berri eman zien, eta haiek posible zela erantzun zioten. Dena den, Beasainen dagoen makina horrek badu berezitasun bat: erosleak dirua sartzen duenean igogailu txiki bat igotzen da arrautzak dauden lekura, eta bertan jaisten dira behera. Urbizuren hitzetan «beharrezkoa zen makinari horrelako zerbait gehitzea, zeren arrautzeek hor goitik salto egingo [...]
Hirugarren mailako bi ezagun zaharrek, Beasainek Lagun Onak talde azpeitiarrak, derbi gipuzkoarra jokatuko dute bihar, 17:00etan, Loinatz zelaian. Azken hamar urteetan, bi talde horiek Beasainen jokatu dituzten hamar partidetatik zazpi irabazi ditu...
Beasaingo udal gobernuak aurrera atera ditu 2012. urteko aurrekontuak. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, H1!-eko Joxi Intsaustik ere alde bozkatu zuen; EAJk berriz, abstentziora jo zuen, “aurrekontuak ez blokeatzeko”. Hala, udalak 17,7 milioi euroko aurrekontu osoa izango du; horietatik 13,5 dira udalaren berezko aurrekontua, eta 3,6 milioi, Beasain Lantzenena. Luze jo zuen atzo iluntzeko osoko bilkurak. Gai zerrendan zeuden hamabi gaien artean, ordea, aurrekontuek hartu zuten garrantziarik handiena. Koldo Agirre alkateak, aurrekontu horiek egiteko prozesua azaldu zuen aurrena. “Herritarrekin egin ditugun bilkuretan jasotako ekarpenak” jaso dituztela esan zuen, nahiz eta parte hartze hori ez den izan beraiek nahi zuten adinakoa. Horrez gain, “alderdiekin bilera erronda bat egin dugu, eta proposamenen %80 jaso ditugu”. Gainontzeko alderdiek ere, eskertu egin zuten bilera horiek egin izana eta beraien zenbait proposamen aurrekontuetan jaso izana”. Agirrek, udala “egoera ekonomiko onean” dagoela azaldu zuen, zorpetzerik gabe, nahiz eta fondo foralari itzuli beharreko diru kopuruaren eragina nabarituko duten. Hala ere, aurten udal tasak igo ez dituztenez, sarrerak ere ozta-ozta mantenduko ditu udalak. Zentzu horretan, aurtengo helburu nagusiak, dituzten baliabideei “ahalik eta etekin handiena” ateratzea eta “gastua kontrolatzea” direla azaldu zuen. Emendakinak Aurrekontuei egindako emendakinen artean, Aitor Aldasorok (EAJ) aurkeztutako sei aldaketetatik bi onartu zituen udalbatzak. [...]
Euskal Herriko automobilismo denboraldia ernetzen ari da, neguko lozorrotik pixkanaka aterata. Karting modalitatea izango da motoreak berotzen hasiko den lehenbizikoa, Olaberriko zirkuituan. Aurreko urteetako esperientziari segiko diote Olaberriko Zirkuituaren arduradun berriek, Gipzkoa Motorsporten barruan, eta Olaberriko Karting Serieak jokatuko dituzte, bost igandetan. Aurreneko lasterketak etzi, 11:00etatik aurrera dira. Lehiaketari «indar gehiago» eman nahi diotela aurreratu du Gipuzkoa Motorsporteko Ibon Arregik. «Asteburu osoan egongo da zirkuituan lehiaketako giroa, pilotu gehienak larunbatean entrenatzera etorriko baitira». Karting Serieetako proba bakoitzean bi final jokatuko dituzte, kategoriak horietan bereiziz. Euskal Herriko kart gidari orok har dezake parte, haurretatik helduetara. «8-10 urteko haurrak izan ohi dira gazteenak. Maila gorena, berriz, KZ2 da. Ibilgailu horiek 140 kilometro orduko abiadura har dezakete», dio Arregik. Beste edozein kiroletan bezala, kimu edo alebin mailatik hasten da kartingeko kategoria-banaketa ere. Kimu, kadete, gazte, heldu eta KZ2 mailetan jokatuko da. Denboraldirako itxaropentsu Automobilismorako afizioan ere krisiaren eragina nabaritu den arren, Olaberriko zirkuituan ez dute etsi nahi. Motor zaletasunari eta kart munduari lotutako «giro ezin hobea» izango dela iragarri dute, eta goierritar guztiak gonbidatu dituzte. Sarrera doan da. Denboraldiaren hastepen honetan, eta taldeak mekanikoki azken doikuntzak egiten ari direla jakinda, bihar ikusiko da zer-nolako partaidetza egongo den igandeko serieko lasterketetan. «Gure asmoa [...]
Berriki indar berriz ekimenak antolatzeari heldu dion Lazkaoko Gazte Asanbladak inauteri festa prestatu du, biharko. Aspaldiko partez, mozorrotuen giroa itzuliko da Lazkaora. Larunbat inautean “zirkoa” jarri dute mozorrotzeko gaitzat. 12:30...
Ataungo Udalak eta Kutxa-Ikasgelak pilates ikastaroa abiaraziko dute, asteartean, Ataunen. Denera 14 ordu dira, eta ekainaren 12ra arte asteartero ordubete jardungo dute, 18:00etatik 19:00etara, Zelaietako dantza aretoan. Kuota 44 euro ordaindu behar d...
CAFeko enpresa batzordeak, azken aste eta hilabeteetan hildako bi lankide omendu ditu gaur, ordubeteko lanuztearekin. Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura izan da, eta minutuko isilunea eta lore eskaintza ere egin dituzte. Abenduan hil zen Pa...
Beasaingo Bareak merkatarien elkarteak 1. Stock Azoka antolatuko du. Gaur goizean egin dute aurkezpena Beasaingo udaletxean. Bertan esan dutenaren arabera, aukeren azoka hau datorren otsailaren 25ean eta 26an, larunbata eta igandea, hurrenez-hurren, egingo da plaza azpian. Bertan, Aitor Merchan Bareakeko teknikariak esan duenez, “kalitatezko produktuak preziorik onenetan” erosteko aukera izango da. Beste azoka batzuk ere antolatu ditu merkatarien elkarteak, baina hau da, egiten duten mota honetako lehenengoa. salgai jarriko dituzten produktuak denboraldi honetakoak izango dira, “dendetan saldu gabe gelditu dena”, argitu du teknikariak. Hala, dendariek, denboraldia berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute, eta bezeroek produktuak prezio onagoetan eskuratu ahal izango dituzte. 25 denda Merkatarien elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko merkatariei ere zabaldu zieten azokan parte hartzeko deia. Hala, esan dutene, 25 dendak eman dute izena. Guztiak dira Bareak elkarteko kideak, bat izan ezik. Gustura agertu dira antolatzaileak, “eskari asko jaso baititugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan zute”. Askotariko produktuak jarriko dituzte salgai: arropa, oinetakoak, eskulan produktuak, bizikletak, barne-diseinuko gauzak, joskintza produktuak, mertzeria, lentzeria, optika gaiak, osagarriak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol arropa eta materiala, besteak beste. Azokaz gainera, Bareak-en stand-a jarriko dute. Honekin, bezeroei eta baita kide ez diren [...]
Inauteriak direla eta, herriko ikastetxeek eta kultur taldeek hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, 16:00etan, Andramendi Ikastolakoek eta La Salle ikastetxekoek jaialdi bana egingo dute. Bihar, Ostadar dantza taldekoen jaialdia izango da, 11:00eta...
Erakusketa Juan de Lizarazun egongo da ikusgai hilaren 26ra arte, inaugurazioa gaur 19:00etan izango da.
Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak stock azoka antolatuko du datorren asteburuan. Hirugarrena izango da jada eta otsailaren 25ean, larunbatean egingo da Euskal Herria plazan goizez eta arratsaldez, 9:00etatik 19:00ak arte. Azokan Legazpiko hamahiru dendek hartuko dute parte, eta askotariko produktuak jarriko dituzte salgai. Besteak beste, arropa, oinetakoak, osagarriak, barne-jantziak, etxerako oihalak eta papergintza produktuak. Guztiak kalitatezko produktuak izango dira, aparteko prezioak izango dituztenak. Aurreko urteetan izandako arraska errepikatzea espero dute merkatariek. Bezeroak eta dendariak elkarrengandik gertuago egotea da azokaren helburuetako bat, antolatzaileek esan dutenez. Horretaz gainera dendariei pasatako denboraldian saldu ez dituzten eta biltegian dituzten produktuak ateratzeko aukera ematen die. Aurreko azokak 2008an eta 2010ean egin zituzten, eta aurtengoa hirugarrena izango da. Stock azokan parte hartuko duten dendak: Lorea, Susi, Txairo, Mirentxu, Nuñez, Poxpolin, Urkiola, Jokiñe Lentzeria, Urzelai oinetakoak, Maitia oinetakoak, Neikas, Egoki eta Apatxo.