Gabiriako Alegia auzoan festak dituzte asteburuan
Gaurtik igandera bitartean Gabiriako Alegia auzoan Madalena jaiak ospatuko dituzte. 19:30ean hasiko da festa gaur iluntzean, sagardo dastaketa eta pintxo janarekin. 21:00etan Dantzaki taldearen dantza erakustaldia egongo da, salsa, pasodoble, tango eta gainerako dantza estiloekin. Ondoren, afari herrikoia egingo dute, oilaskoa afaduaz. Gauean Gabezin taldearen dantzaldia izango da. Bihar egunean zehar ezer egongo ez bada ere, gauean herri afari handia egingo dute. 28 euro kostako da, eta izena ohiko lekuetan eman beharko da. Behin hau amaitzen denean, jada tradizio ere bihurtu den Joselu Anaiak taldearen dantzaldia izango dute. Baina egun handia, Madalena eguna, igandean izango da. 11:00etan hasiko dute eguna meza nagusiarekin, eta hau bukatutakoan Ezkio-Itsasoko abesbatza izango dute. Jarraian, Goruntz dantza taldearen emanaldia izango dute eta hau amaitzean, hamaiketakoa egingo dute. Herri apostu berezi-berezia Arratsaldeko 16:30ean ume jolasak egingo dituzte eta 19:00etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira herri apostuan. Sokatiran, behia jeizten, astoa lera gainean eramaten, asto karreran, trontzan, bolak saltatzen, korrikan, eta oskol biltzen aritu beharko dute bi taldeek.
Bihar egunean zehar ezer egongo ez bada ere, gauean herri afari handia egingo dute. 28 euro kostako da, eta izena ohiko lekuetan eman beharko da. Behin hau amaitzen denean, jada tradizio ere bihurtu den Joselu Anaiak taldearen dantzaldia izango dute.
Baina egun handia, Madalena eguna, igandean izango da. 11:00etan hasiko dute eguna meza nagusiarekin, eta hau bukatutakoan Ezkio-Itsasoko abesbatza izango dute. Jarraian, Goruntz dantza taldearen emanaldia izango dute eta hau amaitzean, hamaiketakoa egingo dute.
Herri apostu berezi-berezia
Arratsaldeko 16:30ean ume jolasak egingo dituzte eta 19:00etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira herri apostuan. Sokatiran, behia jeizten, astoa lera gainean eramaten, asto karreran, trontzan, bolak saltatzen, korrikan, eta oskol biltzen aritu beharko dute bi taldeek.