Ordiziako Kirol Aholkularitza Batzordeak gaur arratsaldean (19:00) banatuko ditu udaletxean 2011-2012 denboraldiari dagozkion Kirol Sariak. Banakako kirolari onenen sariak, esaterako, Maider Gaztañaga triatloilariak eta Joanes Aierbe errugbi jokalariak jasoko dituzte. Sariak zein kirolariri emateko proposamenak kirol elkarteek eta herritarrek egin dituzte. Beste lau sari ere banatuko dituzte: Urteko emakumezko kirol talde onena (kadete eta gazte mailako kroseko taldea, Txindoki Jaso); urteko gizonezkoen kirol talde onena (Ampo Ordizia); Ordiziako kirolaren alde egindako lanarengatik (Martzial Garmendia); eta kirol ibilbideari ematen zaion saria (Josu Aizpurua).
Eugene Ionesco errumaniar jatorriko idazle frantzesaren Etorkizuna arrautzetan dago eta Jack eta sumisioa obren moldaketatik Urrup antzerki taldeak sortutako Arrautza kontua antzezlana azkeneko aldiz ikusiko ahalko da gaur Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean hasita. Martxoaren hasieran estreinatu zuen lan hori Urrupek Ordizian, eta Goierriko hainbat herritan ibili eta gero, lehen saioa egin zuen toki berean egingo du azkenekoa. Rosa Rojo zuzendariaren esanetan, hogei urte dira dagoeneko Santa Ana jaien barruan saioa egiten dutela. Familia balioen aldarrikapena Antzezlanean «egoera dibertigarriak, azidoak eta komikoak» txandakatzen dira, beti ere familia eta gizarte balio tradizionalak goretsita. «Sexua eta erotismoa ere azaltzen dira, eta gizakiok erabakiak hartzeko dugun askatasuna ere zalantzan jartzen da, baina umorez landuta», esan du Rojok.
Frankoren aldeko tropak Beasainen sartu eta 32 lagun hil zituzten duela 76 urte, 1936ko uztailaren 27tik 28rako gauean. Ideia eta bizimodu erabat ezberdineko jendea zen, eta tartean, Beasaindik kanpoko jendea ere bazen; baita bi emakume ere. Urte luzetan ixilpean gorde den historia hori azken hamarkadetan hasi da azalera ateratzen. Orain, hildako pertsona horien memoria herritar guztien bistan egon dadin, eskultura bat jarri nahi dute, fusilamendu horiek izan ziren lekutik gertu. Gai horren inguruko interesak bildutako herritar talde batek bultzatu du ekimena, eta udalaren babesa ere jaso dute. Memoria berreskuratzeko ekimen hori bultzatzen ari den taldearen izenean, Andoni Sarriegik hartu zuen hitza. Gai hori 1977ra arte «ixilpean eta familia artean» bakarrik aipatu izan dela azaldu zuen, eta herritarrek berrogei urtez «kremailera ezpainetan jarrita» izan zutela. Hildako 32 lagun horien izenak, 1987an argitaratu ziren aurrenekoz, Beasain, udalerri gipuzkoar baten historia liburuan argitaratu zutenean. Izen horiek duela 25 urte argitaratu baziren ere, «erakundeen aldeko erreakzioak oso berandu» iritsi direla uste dute. «Pentsatu non gauden, 76 urte bete dira altxamendu hura gertatu zela». Sarriegik gogora ekarri zuen nola «2006an, orduko udalak halako aitormen bat» egin zien fusilatutakoen senideei. Ekitaldi hura beharrezkoa izan bazen ere, «zerbait iraunkorra, denok begien bistan ikusiko duguna» falta dela uste [...]
Berria.info- Beasaingo CAF enpresa eta ELA eta LAB sindikatuek aurtengo eta datorren urterako lan hitzarmena hitzartu dute . Atzo bozkatu zuten hitzarmena Beasaingo eta Irungo langileek, eta beste neurri batzuen artean, 35 orduko lan astea ezarriko dut...
Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatutako Euskal Herriko IV. Sega Liga herrian bertan bukatuko da. Hiru jardunalditan azkenekoa igandean jokatuko da, 11:30ean hasita, Irastortza baserrietako zelaietan. Zaldibiako sarreran dago, Ordizia aldetik joanda, errotondatik ezkerrera. Sailen zozketa 11:00etan egingo dute. 35 bat segalari ariko dira. Tolosan (Gipuzkoa) eta Etxalekun (Nafarroa) saio bana jokatuta, Igor Esnaola legorretarra iritsiko da sailkapen buru Zaldibiara. Antolatzaileen iritzian, hura da liga irabazteko faborito nagusia. Nesketan, Alatzne Etxaburua zizurkildarra dago lider. Belardia «kaxkar samar» aurkituko dute segalariek. «Berez zelai ona da, lurzorua ona dauka, betelana izan arren. Baina azkena ebaki genuenetik ez du batere euririk egin, langar pixka bat besterik ez, eta gutxi hazi da», azaldu du Almitzako Migel Mari Jauregi Altzo-k. Ekainaren 17an ebaki zuten, udako ebakialdiaren epea —hilabete bat eta astebetekoa— errespetatzeko une zehatzean. Esnaola, segalaritza iraultzen Igor Esnaolak gorakada nabarmena jo du segan azkeneko urtebetean. Gakoa, adituen iritzian, menderatzea lortu duen ebaketa-teknikan egon daiteke. Ligaxkako lehiaketetan area bateko barrutia izaten dute ebakitzeko, 10×10 metro. Ohikoena segalariek lau mailatan ebakitzea izaten da, hamar metroko zabala aldiko 2,5 metroko besokadetan. Esnaolak, aldiz, hiru mailatan ebaki zuen Tolosan eta Etxalekun, pasaera bakoitzean 3,33 metro hartuz. «Hori ikaragarria da. Indartsua behar du oso segalariak hala jarduteko, eta esku onekoa [...]