Beasainen 32 urteko gizonezko bat atxilotu dute
Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo iluntzean Beasainen, Ezkio-Itsasoko enpresa batean lapurreta egin zuelakoan. Ertzaintzaren arabera, lapurretaran berri jaso ondoren, furgoneta susmagarri bat gelditu zuten Beasainen, GI-2635 errepidean, eta Ezkio-Itsason lapurtutako materiala aurkitu zuten bertan. Lapurtutako materiala enpresara itzuli zuten.