Herritar eta bisitari ugari bildu ditu Ordiziako Stock Azokak
Ordiziako plaza eta inguruko kaleak postuz beteta ziren gaur goizean. Atzotik, V. Stock Azoka egiten ari dira, Ordizian Merkatari elkarteak antolatuta. Herriko dendek, biltegian dituzten arropak atera eta eskaintza erakargarriak jarri dituzte, bezeroen eskura. Guztira 16 dendetako produktuak daude plazan, gehienak arropenak; kalean berriz, beste zortzi postu jarri dituzte. Beti Alai pilotalekuan ere –orain arte han egin da azoka–, umeentzako puzgarriak jarri dituzte. Arratsaldean ere zabalduko dute azoka, 16:00etatik 20:00etara bitartean.