Beste bilera bat egin dute gaur Zumarragako ArcelorMittaleko langile ordezkariek eta zuzendaritzak, eta gaurkoan ere ez dute lan hitzarmenaren gaineko adostasunik lortu. Hamabost egun dituzte lan hitzarmena lotzeko; enpresak hasi ditu dagoeneko ituna hausteko izapideak
Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta gurasoek lipdub-a egin dute. Bertan ikastetxea erakusten die herritarrei, "eskola eta herria bat" direla irudikatuz. Maialen Lujanbiok eta Pirritx eta Porrotx pailazoek egindako Irri bat kanta hartu dute oinarri, eta ikasleek ere, irribarre handi bat irudikatzen dute bideoan bukaeran.
Zumarragako Udalak kaleratu ditu Euskara eta Hezkuntza sailaren bitartez banatzen dituen diru laguntzak eskatzeko oinarriak. Euskara sustatzeko aurrekontua ez dute jaitsi, 47.000 euro emango dituzte euskara ikasteko, merkataritza irudia euskaratzeko eta eskola orduetatik kanpo euskara sustatzeko.
Martxoaren 24an kendu zuten Bertsomoviedak bozkatzeko aukera, eta dagoeneko twitterren zabaldu den bezala, Oñatiko Gero pentzauku Produxions-ek sortutako Badator munizipala! bertsomovieak eraman du bozketa bidez ebatzi den saria. Azken unera arte Gabiriko gazteek aurkeztutako Benemeritoak bertsomoviearekin lehia estua izan du, baina, askogatik ez bada ere, Oñatiarrek jasoko dute 500 €ko saria. Gainerako lan sarituen berri Apirilaren hasierarako emango dituzte.