Historia propioa duen herria
'Bidean galdutako izana eta izena' DVDa aurkeztu dute, Seguran. Orain arteko ezaguna den historia hartu, eta berridatzi egin dute. Argi dute Segura gaztelarrek konkistatua izan zela.Euskara Europako hizkuntza zaharrenetako bat dela uste da. Jakina da, ...
‘Bidean galdutako izana eta izena’ DVDa aurkeztu dute, Seguran. Orain arteko ezaguna den historia hartu, eta berridatzi egin dute. Argi dute Segura gaztelarrek konkistatua izan zela.
Euskara Europako hizkuntza zaharrenetako bat dela uste da. Jakina da, beraz, euskaldunak aspalditik daudela, baina euskaldunen historiaren inguruan, ordea, ez dago horrenbesteko jakintza propiorik. Horixe pentsatu zuten duela hiru urte inguru Segurako Plaza Zaharreko Elkartekoek, eta horrela, barruan zuten galdera horri erantzuna bilatu nahian hasi ziren: euskaldunen benetazko historia non dago bilduta?. Nabarralde egitasmoarekin harremanetan jarri zen segurar talde hau, eta euskaldunek euskaldunon historia kontatzeko bidean jarri ziren. Bide horretako fruitua bildu berri dute, Bidean galdutako izana eta izena deituriko DVDa. Erraztiolatzaren jatorria Rafa Berasategi lanean murgilduta ibili da. Duela urte batzuk hasi zen historiaren inguruan informatzen, eta orain argitaratu berri duten laneko partaide ere izan da. Orain dela hiru urte hau guztia «amets» bat zela nabarmendu du, eta pozik agertu da emaitzarekin. Argi du egun Segura izenez ezagutzen den herriaren benetako izen euskalduna ez dela Segura. Hala azaldu du: «Nik ez dut uste Seguraren hasierako izena hala izango zenik, baina hala fundatu zuten 1256 urtean. Lehenago, ordea, seguruenik San Andres de Erraztiolatza izango zen». Izan ere, Seguratik Zegamako bidean dagoen ermita San Andres da, eta uste du handik etor daitekeela hasierako izen hori. Berasategik azaldu du kanpotik Segurara joaten den jendea harrituta gelditzen dela, eta galdetzen diotela ea Segurak ez duen bere izen propiorik. Bere ustez, Erraztiolatza zen bere izena, baina espainolei zaila edo arraroa egiten zitzaielako galduko zuen.«Askok esaten dute Segura merkataritza bidea babesteko sortu zela; hori gezurra da» «Segurak, lehen, San Andres de Erraztiolatza izena izan zuen» Rafa Berasategi (Plaza zaharreko Lagunak)Gaztela, konkistan Udan antzezlan bat egin zuten Seguran, herriaren fundazioa eta gaztelarren konkista azalduz. Bertan azaldu zuten gaztelarrek gogor konkistatu zituztela lurrak, bai Gorriti, Auiza eta Ataungo gotorlekuak. Gaztelak ganadu eta abere lapurretak, hilketak, zigor operazioak eta zirikatze segadak antolatu zituztela ere erakutsi zuten. 1203-1210 urte bitartean gaztelarrek kostaldeko hiriak gotortu zituzten, itsas industria ziurtatzeko asmoz. 1256an hasi ziren, baina, Done-Jakue bideko lerroan lehendik populazio gune ziren herriak konkistatzen: Agurain, Ordizia, Tolosa eta Erraztiolatza bera -orduan bihurtu zen Segura izenez-. Lanak erakusten du lehen mugarik ez zegon lekuan Nafarroarekin gerra-lerro bat eraiki zutela horrela. Logikaren soka Esan eta erakutsi duten historia berridatzi egin dutela azaldu du Berasategik. «Hau ez da fikzioa», dio. Izan ere, hainbat aztarnei segika lotu dute aurkeztu duten historia. Egindako ikerketaren ondorioz ikusi dute San Adrian zela inguruko paso nagusia, eta han borrokaren aztarnak aurkitu dituzte. «Izugarrizko liskarrak izan ziren bertan», azaldu du. Erretako lekua, txikitutako gauzak… Horrek aditzera eman du bertan borrokaren bat izan zela. Borroka hark Seguran jarraibidea izan zuela uste du, izan ere, 1200 urtean Gasteiz setiatua izan zenean, gaztelarrek itsasorako bide zuzenena Seguratik pasata zuten. Orduan konkistatuak izan zirenaren ideia mantetzen du Berasategik, eta azaltzen du hor dagoela historiak kontatzen duen gezurra: «Beti azaldu digute gaztelarrak pasa aurretik Seguran ez zegoela ezer, eta hori gezurra da». Gaztelakoak etorri baino lehenago ere Seguran merkataritza bazegoela azaldu du, eta ez zirela «miseria» batean bizi.Berasategik adierazi du orain arteko historiak erakutsi duela Segura, Ordizia, Tolosa eta inguruko herriak merkataritza bidea babesteko sortuak izan zirela. «Hori ez da egia», argitu du. Izan ere, herri hauek ez ziren sortu Gaztelakoek beren bidea egiterakoan baliabidedun lurrak zirela ohartu zirelako, «lehendik ere bizia zuten herriak ziren, eta konkistatu egin gintuzten».