CAFek Canberrarako 14 tranbia egin eta mantentzeko kontratua lortu du
Beasaingo CAF tren konpainiak beste kontratu garrantzitsu bat itxi du Canberrako (Australia) tranbia egiteko. Hogei urtez 14 tranbia egiteko eta mantentze lanak esleitu dizkiote. Australiako hiriburuko erdigunea eta Gungahlin eremua lotuko dituen lineak, 12 kilometroko luzeera eta 13 geltoki izango ditu. Aurreneko ibilgailuak 2017. urtearen bukaerarako bidaltzea aurreikusten dute.
Horrekin batera, Errusiarako beste kontratu bat ere lotu du CAFek errodajeen negozio unitaterako. Metrowagonmash JSCk (MWM) fabrikatuko dituen metro unitateentzako erreduzitzaileak hornitzeko kontratua da sinatu berri dutena. MWMk Moskuko eta Budapesteko metroetarako kontratuak ditu, eta CAFi eskatu dio metro unitate horien erreduzitzaileak diseinatzeko eta fabrikatzeko.
Australiako eta Errusiako kontratu horiek, 100 milioi eurotik gorako negozio bolumena ekarriko diote CAF enpresari.