Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketan 38 talde ariko dira, 6 goierritarrak
Datorren ostiralean hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa. Guztira 38 talde ariko dira, horietako 6 Goierrikoak. 12 taldetan banatuta ariko dira, ligaxka moduan, eta aurreneko faseanm 38 saio egingo dituzte, herriz herri. Horietatik 12 talde (multzo bakoitzeko bana) pasako dira bigarren fasera, eta horien artetik lau, finalaurrekoeta. Finala, maiatzaren 27an jokatuko dute, Azpeitian.
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu dute lehiaketa Azpeitian. Saroi Jauregi elkarteko lehendakariak bertan azaldu dutenez, “bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi” nahi dute txapelketa horrekin. Txapelketa “parte hartzaile guztiena” izango dela azpimarratu du, eta “lehia baino gehiago, gozamena” izango duela ardatz.
Herriz herri eta “auzolanean” antolatutako lehiaketa da, eta guztira, 267 lagunek parte hartuko dute, antolatzaile, gai-jartzaile eta bertsolarien artean. Taldeak ere 38 izango dira, gutxienez, seina lagunez osatutakoak: taldearen ordezkaria, gai-jartzailea, epailea eta hiru bertsolari.
Herriarteko txapelketaren irudia Mirari Sagarzazu artista oñatiarrak egin du, eta sintonia berriz, John Dinner taldeko musikariek, Asier Iriondok egindako letraren gainean. Aurreneko saioak datorren ostiralean jokatuko dituzte, Azkoitian, Lasarten eta Zarautzen. Aurrerago jakinaraziko dituzte gainontzeko saioen datak eta tokiak.
TXAPELKETA
- Lehen fasea. Otsailaren 3tik martxoaren 12ra. Talde guztiak 12 multzotan banatu dira eta ligaxka moduan jokatuko dute. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da.
- Bigarren fasea. Martxoaren 23tik apirilaren 9ra. Sailkatutako 12 taldeak 4 multzotan banatuko dira, hirunaka. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da.
- Finalaurrekoak: Maiatzaren 6an (Alegian) eta maiatzaren 13an (Bergaran). Bakoitzean bina talde.
- Finala: Maiatzaren 27an, Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan.
- Ebie ai do! (Beasain, Ordizia, Zaldibia eta Legorreta). Aitor Irastortza, Odei Lopez, Gemma Urteaga (bertsolariak), Aitor Calbillo (ordezkaria), Mikel Urteaga (epailea) eta Ainhoa Mujika (gai jartzailea).
- Osinalde (Gabiria). Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal, Gorka Maiz (bertsolariak), Jokin Murua (epailea), Beñat Hach-Embarek (gai-jartzailea) eta Mikel Asurabarrena (ordezkaria).
- Aizkorpe (Segura, Ataun). Eneko Araiztegi, Jon Iturriotz, Mikel Tapia (bertsolariak), Iñaki Rezusta (gai-jartzailea), Xabi Regil (ordezkaria) eta Eresti Oiarbide (epailea).
- Bertso Olariak (Legazpi). Nerea Elustondo, Julen Agirreburualde, Ane Beloki, Asier Iriondo (bertsolariak), Joxe Arizkorreta (ordezkaria), Mikel Balerdi (epailea) eta Nekane Gonzalez (gai-jartzailea).
- Potoshop (Urretxu-Zumarraga). Amaia Iturriotz, Manex Mantxola, Antton Fernandez, Beñat Torres (bertsolariak), Gorka Santesteban (ordezkaria), Edurne Plazaola (gai-jartzailea) eta Eli Lasa (epailea).
- Si mimimi sol (Urretxu-Zumarraga). Gorka Azkarate, Maialen Akizu, Mikel Iturriotz, Uxue Fernandez (bertsolariak), Gorka Ojanguren (ordezkaria), Sara Bidarte (gai-jartzailea) eta Asier Oliveira (epailea).