Bizkaiko bikoteak nagusi Ezkioko I. Mendi Lasterketa Mistoan
Ezkion Martxan kirol taldeak antolatuta, I. Mendi Lasterketa Mistoa egin dute gaur Ezkion. Guztira 61 bikotek bukatu dute proba, eta lehen bi postuetan, Bizkaitik etorritako bikoteak gelditu dira. Irene Loizate eta Paul Bereziartua durangarrak izan dira azkarrenak; ordu erdiz azpitik bukatu dute 5,8 kilometroko ibilbidea. Bikote gazte horrek “lehen aldia” zuen horrelako mendi lasterketa batean, eta “esperientzia polita” izan dela azaldu dute. Ibilbidea ere “oso polita” zela esan dute, lokatz asko bazegoen ere.
Bigarren postuan ere, Bizkaitik etorritako bikote bat gelditu da: Garazi Sampedro eta Jon Aranburu atxondoarrek lehen bikoteak baino bi minutu gehiago behar izan dituzte. Podiuma, Cabanillastik eta Arbizutik etorritako Aitana Gil eta Mikel Iriarte bikoak osatu du. Lehendabiziko ezkiotarrak, Saioa Soraluze eta Aritz Egea izan dira, laugarren postuan.
SAILKAPENA
- Irene Loizate / Paul Bereziartua (Durango) ……….. 29:44
- Garazi Sampedro / Jon Aranburu (Atxondo) ……….. 31:44
- Aitana Gil / Mikel Iriarte (Cabanillas/Arbizu) ……… 32:13
- Saioa Soraluze / Aritz Egea (Ezkio) …………………….. 32:26
- Ainara Uribarri / Igor Agirre (Oñati) ………………….. 32:33
- Vanessa Cerrajero / Antonio Carmona (Azpeitia) … 32:55
- Jone Aizpurua / Gorka Garitaonandia (Durango) … 32:57
- Jaione Lasa / Carlos Moran (Idiazabal/Zegama) …. 32:59
- Olatz Unanue / Asier Unanue (Arratia/Arama) …… 33:09
- Lorena Guinaldo / Denis Saiz (Eibar/Elgoibar) …… 33:44