Bigarren Joseba Intsausti ordiziarra geratu da, hirugarren Unai Lekuona araiarra, laugarren La Leze eta bosgarren Aizpea
Ordiziako 45. Gazta Lehiaketa lehenengo aldiz irabazi du Lekarozko (Nafarroa) Kortaria gaztandegiak. Julen Arburuak, gurasoak alboan zituela, pozik jaso du 1.750 euro, garaikur eta 12.000 ekiketak osatutako saria. Etxean artzaintzan betidanik aritu badira ere, duela lau urte ekin zion Arburuak gaztagintzari. Abuztuan, Uharte-Arakilen, Nafarroako txapeldun izendatu zuten.
Julen Arburua, garaikurra jasotzen, aita-amak ondoan dituela./Arkaitz Apalategi
Kortariakoek
Infernuko gasna izenarekin merkaturatzen dute gazta. Ordiziako irabazlea otsailaren 25ean egina da, eta ketua.
Bigarrenk, Joseba Intsausti ordiziarra geratu da, duela bi urteko garaipena errepikatzetik urrats batera. Hirugarren, Unai Lekuona araiarrak aurkeztutako gazta izan da.
Goierritarrek eskuratu dituzte bost sarietatik hiru. Intsaustiren bigarrenaz gain, La Lezeko (Ilarduia, Araba) Eli Gorrotxategik eta Joxemari Jauregik lortu dute laugarrena. Bosgarren, Olaberriko Aizpea izan da. Hain zuzen, Kortariako Julen Arburua txapeldunak Etxezarreta-Arrillagatarrekin ikasi zuen ofizioa, eta haiei eskaini die saria, Ipiñaburukoei eta beste artzain erakusle batzuei bezalaxe. Baita arrebari ere, duela bi urte hil zena.
Enkantean, 8.750 euro
Gazta irabazlearen erdia subastan saldu dute, jarraian. San Sebastian Gastronomika ekimenak erosi du, 8.750 euro jarrita. Ordiziaren hiribildu tituluaren 750. urteurrenari egiten dio aipamena. Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Patxi Larrañaga harategia eta Bilboko Porrue jatetxea ere sartu dira subastan.