Korrika Goierrin dabil
Legazpitik sartu da 05:45 aldean, Udanan oñatiarreklekukoa legazpiarrei eman eta gero. Goierrin egingo duen ibilbidearen lehen herri horretan jendetzak hartu du parte.
Dozenaka legazpiarrek egin diote harrera Korrikari 05:46 inguruan Udana gainean, eta oñatiarrei hartu diete lekukoa. Korrika Goierrin sartu da, eta 12:37 inguruan utziko du eskualdea Legorretan, hainbat herri zeharkatu ondoren.
Legazpin harrera bikaina izan du euskararen aldeko lasterketak, eta jendetza bildu da kaleetan korrika egiteko eta haen pasoan txalo egiteko.
Bitxikeriak bitxikeri, Brinkolako bizilagun talde bat traktorea hartuta atera da auzoko bidegurutzera, eta Korrikaren atzetik abiatu da, Legazpiko bira osoa egiteko. Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak, berriz, festa txikia egin du Telleriarten, lekukoa hartzeko unea trikitixa doinuekin alaituz.