Gaur arratsaldean jokatu diren pilota partidekin eman diote amaiera urteurrenaren harira antolatutako egitarauari.
Hamarnaka lagun elkartu dira Itsasondoko pilotalekuan bazkaltzeko Korrikan parte hartu eta gero.
Ia zazpi orduz izan zen larunbatean 23. Korrika Goierrin. Artean eguna argitu gabe zegoela sartu zen Legazpi aldetik, eta eguerdian atera zen Legorretatik. Irudi ugari utzi ditu 'Harro herri' lemapean egin den euskararen aldeko lasterketa herrikoiak.
Goizeko 5:46ean iritsi da Korrika Goierrira. Oñati aldetik, Udanako portua zeharkatuta, Legazpi izan da igaro duen lehenengo herria. Goierrin barrena kilometroz kilometro lekukoa eskualdatzen joan dira herritarrak euskararen lekukoa. Legorretan agurtu dute Korrika goierritarrek 12:43ean.
Intza Agirrek eta Enara Arratibelek eraman dute, harpide guztien izenean, Oriamendi kalean dugun bulegoaren parean hartuta, 2.306 kilometroan.
‘Harro herri’ abestiari koreografia jarri, eta hainbat herritar elkartu dira Loinazko San Martin plazan dantzatzeko eta Korrikari ongi etorria emateko.
Iam Agorria zornotzarra eta Jokin Aldazabal tolosarra izan dira beste bi finalistak.
"Egun historiko" hau bizitzeko, ia herri osoa atera da kalera Korrikarekin bat egitera.