Ibane Cerezok murala margotu behar du Zelai Arizti parkean
Ibane Cerezo artista zumarragarrak murala margotuko du bihartik aurrera Zumarragako Zelai Arizti parkean. Bospasei eguneko lana izango da. Muralean parkearen topagune izaera islatuko du: kultur etxea, zine aretoa, pilotalekua… Cerezok Leioako Arte Ederretako fakultatean Diseinu gradua egin zuen eta ondoren Ilustrazio masterra egin zuen.