Gure Zirkua Idiazabalera iritsiko da urrian
Urriaren 11tik 26ra Gure Zirkua Idiazabalen izango da. Emanaldiak ostiraletik igandera izango dira, eta larunbatetan saio bikoitza egingo dute. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.
Gure Zirkua Goierrira iritsiko da berriz, oraingo honetan Idiazabalera. Urriaren 11tik 26ra izango dira emanaldiak, 11 guztira.
Saioak ostiraletik igandera izango dira, eta hiru larunbatetan saio bikoitza egingo dute.
Sarrerak bihar, hilak 18, jarriko dituzte salgai gurezirkua.eus webgunean.
Egunak eta orduak
- Urriak 11, ostirala: 19:00
- Urriak 12, larunbata: 16:30 eta 19:00
- Urriak 13, igandea: 18:00
- Urriak 18, ostirala: 19:00
- Urriak 19, larunbata: 16:30 eta 19:00
- Urriak 20, igandea: 18:00
- Urriak 25, ostirala: 19:00
- Urriak 26, larunbata: 16:30 eta 19:00