Lortekek urte bukaeran ireki nahi du zentro berria Goierri Berrikuntza Gunean
Aurreko astean hasi ziren Goierri Berrikuntza Gunean Lortek ikerkuntza enpresaren eraikin berria egiteko lanak, eta okerrik ezean, urte bukaerarako zabaldu nahi dute. Laser bidezko loturen teknologia ikertzeko gunea da Lortek, eta enpresei izaera berritzailea duten soluzio aurreratuak ematea da bere helburua. Duela zortzi urte ekin zion bideari, eta urte hauetan Goierriko campuseko sail desberdinetan sakabanatuta eduki ditu egoitzak. 5.600 metro koadroko azalera izango du, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egingo dute. Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak eta Iñaki Otaño Lortekeko presidenteak gaur emango dituzte proiektuaren xehetasunak. Gaur egun 50 langile ditu Lortekek, eta urtebetean 80 izatera iritsi nahi dute. Santamariaren iritziz, gaur egungo testuinguru sozioekonomikoan “lehentasunezkoa” horrelako proiektuak bultzatzea. “Proiektuari forma eta azpiegitura emango diogu eremu berritzaile batean, lanbide eskolan eta unibertsitatean sortzen diren sinergia aprobetxatuz”, azaldu du alkateak. Ekimen horrekin talentua erakartzen eta sortzen dutela adierazi du, eta enplegua sortzeko duten konpromisoa indartzen dutela. Zortzi teknologia zentroetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) sustatzeko ahaleginean sortutako IK4 aliantza osatzen duten zortzi teknologia zentroetako bat da Lortek, eta euskal enpresatan gaitasun berritzaile eta lehiakorra indartzea du eginkizun nagusi. Urtero 3,8 milioi euroko diru sarrerak ditu Lortelek, eta berrehun bezero inguru ditu, CAF, Indar, Ampo, Arcelor, Orkli, Gamesa, [...]
Aurreko astean hasi ziren Goierri Berrikuntza Gunean Lortek ikerkuntza enpresaren eraikin berria egiteko lanak, eta okerrik ezean, urte bukaerarako zabaldu nahi dute. Laser bidezko loturen teknologia ikertzeko gunea da Lortek, eta enpresei izaera berritzailea duten soluzio aurreratuak ematea da bere helburua. Duela zortzi urte ekin zion bideari, eta urte hauetan Goierriko campuseko sail desberdinetan sakabanatuta eduki ditu egoitzak. 5.600 metro koadroko azalera izango du, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egingo dute.
Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak eta Iñaki Otaño Lortekeko presidenteak gaur emango dituzte proiektuaren xehetasunak. Gaur egun 50 langile ditu Lortekek, eta urtebetean 80 izatera iritsi nahi dute. Santamariaren iritziz, gaur egungo testuinguru sozioekonomikoan “lehentasunezkoa” horrelako proiektuak bultzatzea. “Proiektuari forma eta azpiegitura emango diogu eremu berritzaile batean, lanbide eskolan eta unibertsitatean sortzen diren sinergia aprobetxatuz”, azaldu du alkateak. Ekimen horrekin talentua erakartzen eta sortzen dutela adierazi du, eta enplegua sortzeko duten konpromisoa indartzen dutela.
Zortzi teknologia zentroetako bat
Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) sustatzeko ahaleginean sortutako IK4 aliantza osatzen duten zortzi teknologia zentroetako bat da Lortek, eta euskal enpresatan gaitasun berritzaile eta lehiakorra indartzea du eginkizun nagusi. Urtero 3,8 milioi euroko diru sarrerak ditu Lortelek, eta berrehun bezero inguru ditu, CAF, Indar, Ampo, Arcelor, Orkli, Gamesa, Estanda, Fagor eta Sener, besteak beste.
Lorteken 5.600 metro koadroak honela banatuko dituzte: 1.800 metro koadro solairu piloturako, mila teknologia plataformen atalerako eta 800 bulegoentzako. Eraikuntza lanetara 5,35 milioi bideratuko dituzte, eta teknologia eta zientzia horniduretara 1,65. “Diru-sarreren %7 Lorteken bertan inbertitzeko saiaketa egingo dugu urtero”, nabarmendu du Otañok. Lehendakariaren arabera, langile kopuru haziz joango da, eta langileen %65 doktoreak edo lizentziatuak izango dira.
Laguntza teknologikoa emanez eta nazioarteko garapenerako berrikuntza eskainiz elkarlanean aritu nahi du Lorteken industria sarearekin. Horrez gain, Europako proiektuekin elkarlanean aritzea eta patenteak sortzea izango da beste zereginetako bat. Goieki Goierriko garapen agentziarekin lankidetzan arituko da Lortek, eta oinarri teknologikoko negozio garatuko dituzte. “Gaur egungo hazkunde eta garapen fase honetan ikertzaile dezente hartuko ditugu, doktoreak gehienak”, zehaztu du Otañok. Halaber, zientzia arloko argitalpenetan eta biltzarretan haien presentzia indartzeko asmoa iragarri du.