Legazpiko merkatariek atzo bukatu zuten produktu ekologikoen inguruko bigarren ikastaroa. Hamaika merkatarik hartu dute oraingoan parte, orotariko negozioak dituztenak; modari loturikoak, iturgintzakoak, altzari eta janari dendak, grafika estudioak… Ikastaro honekin, Legazpiko salmenta guneetan produktu berdeen lerro bat txertatzea sustatu nahi du udalak. Bi saio burutu dituzte, biak ere aste honetan eta Bikuña jauregian. Lehena asteartean egin zuten eta bigarrena atzo. Horietan, merkatariek produktu berdeak ezagutu eta identifikatu dituzte, saltzen dituzten produktuak aztertu, ingurumen irizpideak dituzten produktuak eskaintzeak dakartzan onurak eta produktu hauek saltzeko argudioak ere ikasi dituzte eta hornitzaileekin lan egiteko ereduak jaso dituzte. Bigarren aldia da ikastaro hau egiten dutena, eta Udalsarea 21 saria jaso zuten bi proiektuetako bat da. Lehen aldian 13 merkatarik hartu zuten parte, eta denera, 24 dendari dira jada Legazpin produktu berdeen gaineko formakuntza dutenak. Helburua «poliki-poliki jende gehiago sartzea» dela azaldu du Inma Hernandez, Legazpiko Agenda 21eko arduradunak, beti ere, herriko dendetan «produktu berdeen lerro bat egotera begira». Bere ustez, honek ez du esan nahi «soilik hori» saldu behar denik, baina hori ere eskaini daiteke. Horrela, «kontsumitzaileek ere halako produktuak eskura ditzaketela ikusiko dute». Hernandezen esanetan, dendariek sentsibilizazio hori badute. «Kurtsoa amaitzean eurek azaltzen dituzte ondoren produktu hauen ezaugarriak».
Espainiako Gobernuak abian jarritako ‘E planari’ esker, hainbat azpiegitura lan egin dituzte azken urte honetan Beasainen. Guztira, 1,4 milioi euroko laguntza jaso du Beasainek plan horretatik. 2009an, herriko kale nagusia peatonalizazatzeko lanak egin zituzten. 2010ean berriz, udal zerbitzuetarako bulegoak berritu (944 mila euro) eta Euskaltegiaren eta EPAren ikasgela berriak (516 mila euro) egin dituzte. ‘E planeko’ laguntzekin egin diren inbertsioak bertatik bertara ezagutzeko, Pedro Luis Rios Oiarbide, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Beasainen izan da gaur. Alkatearen eta zinegotzien eskutik, azken bi urteotan egindako azpiegitura lanak ezagutu ahal izan ditu. Bisitaren ondoren, “gustora” agertu da Rios, emandako dirua “ondo inbertitu” delako. Bere hitzetan, “hainbeste milioi aipatzen direnean, asko ematen du, baina ondo erabiltzen badira, gauza ederra da”. Erakunde ezberdinen arteko “elkarlana” ere azpimarratu du delegatu ordeak, “kasu honetan Espainiako Gobernuak jarri du dira, baina proiektua burutuko duen erakunde bat behar da, eta udalak egin du lan hori”. Eta elkarlan hori, “herritarren onerako” da, horregatik, “bide honetatik” jarraitzeko asmoa agertu du. Laguntza gehiago izango den galdetuta, “garai zailak” direla eta ikusi egin beharko dela azaldu du Riosek.
Beasaingo Andramendi ikastolak bere sorreratik garrantzia handia eman izan dio naturarekiko errepestuari, elikadurari eta osasunari eta kontsumo orekatuari. Eta beraien haurrak balio horietan hezten ahalegintzen dira. Andramendi ikastola Eskola Agenda 21eko kide da eta Ekolapikoa proiektuarekin bat eginda dago. Egun beste ekimen bat du esku artean: ikastolaren atarian baratze ekologikoa jartzen ari dira. Duela bi urtetik edo, dator baratzea jartzeko ideia hori. Baina orduan ametsa gehiago zen errealitatea baino. Duela gutxi Tere Irastorza ikastolako zuzendariak aipatu zuen prest egongo liratekeela baratzearekin hasteko eta gurasoek begi onez ikusi zuten ekimena. Horrez gain, laguntzeko eta behar zena egiteko prestutasuna agertu zuten. Horrela hasi ziren lehen urratsak ematen. Udaletxera jo zuten ikastolakoek eta Aitor Aldasoro zinegotziarekin hitz egin zuten. Proiektuaren eta asmoen berri eman zioten eta hark baimena eman zien ikastolaren aurrean dauden lorategietako bat baratze bihurtzeko. Edurne Huesa Goierri beheko Eskola Agenda 21eko teknikaria ere jakinaren gainean jarri zuten. Hark babes osoa eman zien eta laguntza behar bazuten lasai eskatzeko esan zien. Lanean hasita Urtarrilaren 28an hasi ziren lanean lorategiko zati batean. Lurrari buelta eman zioten eta bustia zegoenez, bere horretan utzi zuten. Joan den asteartean, lurra xehetu zuten eta ximaur lehorra bota zioten: Xabi Landak gurasoak baserritik eramandako ongarri naturala. Asteazkenean [...]
zingizango.com• Sekula baino jende gehiagok eman du bertso-afaritara joateko izena. Inoiz gertatu gabea gertatu da, epe-muga baino lehen agortu dira sarrerak. Afaritara joan ahal izan gabe jende dezente geldituko da eta antolakuntzak eskerrak eman et...
Euskal Herriko III. Mus Txapelketarako baliagarri izango den herri mailako kanporaketa etzi, igandea, jokatuko da Lazkaon. Parte hartu nahi duten muslariek Gerriko elkartera azaldu behar dute bazkalondoan. Bikoteko 20 euro ordaindu behar. Jokoa 16:00et...
Gerriko elkartea itxuraz eta barne-banaketaz berritu, eta erosotasunez egokituta gaur inauguratuko dute atzera Lazkaon, lanak bukatuta soziedadea distiratsu dela. Orain 30 bat urte euskara ikasleak elkartzeko toki gisa sortu zuten bilguneak ez dauka jada tabernarik, eta haren lekua hartuta areto handiagoa eta bakarra jarri dute. Txoko izaera hura eta soziedade zerbitzua ahaztu gabe, euskalgintzan lanean jarraitzeko helburuarekin ekingo dio gaur Gerriko elkarteak aro berriari. Hain justu bihar beteko da urtea soziedade zaharra behin betiko itxi zutenetik, azken barrikotea eginda. Eraldaketa eta berrikuntza sakonak egin dituzte denbora horretan: igogailua sototik ganbararaino eraiki dute, presako irteerako eskailera etxe atzerantz, sukalde modernoa estreinatzeko, harri bolkanikodun parrilla eta biltegia. Horrez gain, koskan jasoago oholtza moduko eremua ipini dute hondoan, hitzaldi, antzerki eta kultur emanaldiekin pentsatuta. Egutegiaren bitxitasuna, atzera otsailaren 12an izango da bertan afaltzeko aukera, barrikotea antolatu baitute biharko. Herriko beste elkarte batzuetan, Domardan eta Esparrun, egin dituzte dagoeneko. Gerrikon «garaiz» iritsi dira euren txandara. Txartel guztiak salduta daude; bilgune berrituan lehenbiziko betekada berehala etorriko da. 130 jatunentzat tokia du soziedadeak. Irekiera ekitaldia gaur egingo dute, 20:30ean. Bazkideentzat lunch-a prestatuko dute. Ikusi nahi duenarentzat atea irekita egongo da. Soziedadea baino gehiago Duela bospasei urte arte «lokal mistoa» izan zen Gerriko, publiko guztiari irekitako tabernarekin [...]
Euskal Herriko III. Mus Txapelketarako baliagarri den herriko mus saioa otsailaren 4an, aurreko ostiralean jokatu zuten Araman. Toki Alai tabernan aritu ziren jokoan. Bikote partaide guztien artetik Xebero Zubeldiak eta Joxemari Urretak osatutakoak irabazi zuen Aramako kanporaketa, eta Gipuzkoako sailera igaro dira. Txapeldunorde Joxemari Gorostizu eta Iñigo Oiarbide izan ziren. Irabazleek arkume bat eta bigarren bikoteak baserriko bi oilasko jaso zituzten saritzat.
Aurreko astean hasi ziren Goierri Berrikuntza Gunean Lortek ikerkuntza enpresaren eraikin berria egiteko lanak, eta okerrik ezean, urte bukaerarako zabaldu nahi dute. Laser bidezko loturen teknologia ikertzeko gunea da Lortek, eta enpresei izaera berritzailea duten soluzio aurreratuak ematea da bere helburua. Duela zortzi urte ekin zion bideari, eta urte hauetan Goierriko campuseko sail desberdinetan sakabanatuta eduki ditu egoitzak. 5.600 metro koadroko azalera izango du, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egingo dute. Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak eta Iñaki Otaño Lortekeko presidenteak gaur emango dituzte proiektuaren xehetasunak. Gaur egun 50 langile ditu Lortekek, eta urtebetean 80 izatera iritsi nahi dute. Santamariaren iritziz, gaur egungo testuinguru sozioekonomikoan “lehentasunezkoa” horrelako proiektuak bultzatzea. “Proiektuari forma eta azpiegitura emango diogu eremu berritzaile batean, lanbide eskolan eta unibertsitatean sortzen diren sinergia aprobetxatuz”, azaldu du alkateak. Ekimen horrekin talentua erakartzen eta sortzen dutela adierazi du, eta enplegua sortzeko duten konpromisoa indartzen dutela. Zortzi teknologia zentroetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) sustatzeko ahaleginean sortutako IK4 aliantza osatzen duten zortzi teknologia zentroetako bat da Lortek, eta euskal enpresatan gaitasun berritzaile eta lehiakorra indartzea du eginkizun nagusi. Urtero 3,8 milioi euroko diru sarrerak ditu Lortelek, eta berrehun bezero inguru ditu, CAF, Indar, Ampo, Arcelor, Orkli, Gamesa, [...]
Asteburu honetan haurrentzako saioetan euskarazko film bat emango dute Lazkaoko Areria zineman: Zigortzaileak. Larunbatean (otsailak 12) 17:00etan emanaldia, eta igandean 16:30ean. Helduentzat Tres metros sobre el cielo filma botako dute. Emanaldiak: l...
Lau bertsolarirekin bertso musikatuen ikuskizuna eta afaria izango dira gaur gauean Zaldibian, gazte asanbladak antolatuta. Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Amaia Agirre, Jokin Labaien eta Iñigo Mantzisidor Mantxi ariko dira kantuan, musikaren erritmora. Gai...
Gazte Piku gaztetxean hilero musika kontzertu bana antolatzeko erabakia hartu du Legorretako gazte asanbladak. Gaur da aurrenekoa, Ratizida taldearekin, 23:30ean. Inguruko musika taldeei egingo diete lekua hileroko kontzertuetan, ezagutarazteko.
Hiru urtez elkarrekin egon eta gero banatzea erabaki dute taldeko kideek. Heavy metala izango da protagonista Dark Rider eta Kortozirkuito taldeekin...
Ataungo Atseden-Toki jubilatu elkarteak talo jana antolatu du gaurko, ostirala. Iluntzean elkartuko dira elkartean, 19:00etan, eta bertan egindako taloak dastatuko dituzte, osagaiekin. Aurreko astean berritu zuten jubilatuen elkartearen zuzendaritza, e...
Ataungo Herri Antzokian asteburu honetan honako zinema emanaldiak izango dira. Helduentzat Como sabes si filma dago, eta haurrentzat Las cronicas de Narnia. Emanaldiak: Helduentzat: Ostirala (gaur): 22:00etan. Larunbata: 22:00etan. Igandea: 19:30ean. ...
Polizia-drama honek bi pertsonen patua lotzen du Buenos Aires hirian, filmaren emanaldia 22:15ean izango da.