1936ko gerran hildakoei eta euren senideei omenaldia egin die Legazpiko Udalak
Gaur goizean Legazpiko Udalak homenaldi hunkigarria eskaini die 1936ko gerra zibilean eta honen ondorioz hildako legazpiarrei eta hauen senideei. Ezohiko udalbatzarra ospatu dute 12:00etan eta jarraian udaletxe atzean jarri duten plaka oroigarria erakutsi dute. Honekin batera, gerran hildako herritarren senideek ere hitza hartu dute, bertaratutakoen txalo artean. Ezohiko udalbatzarreko gai ordena puntu bakarrak osatzen zuen: 1936ko gerran legazpiko herrian fusilatuak izan zirenak zein herritik kanpo edo gerra frontean demokrazia eta askatasunaren alde borrokatu ziren legazpiarrak gogoratzea helburu zuen mozioak, hain zuzen. Xotero Plazaola alkateak irakurri duenez, altxamenduak “gure herriarentzat ahaztu ezineko garai beltza ekarri zuten, dolua eta samina, espetxea, erbestea, errepresioa eta askatasunaren eta oinarrizko eskubideen ezabaketa”. Jarraitu duenez, “erregimen frankistak gupidarik gabe mantendu zituen tortura, aurkarien espetxeratzeak, exekuzioak, eta baita jendarteren, kulturaren eta hizkuntzaren jazarpen sistematikoa ere”. Aurrerago irakurri duenez, “garaituentzat eta euren senitartekoentzat, ahanztura eta isiltasuna” ekarri zituen Frankismoak. Honez gain, datu baten berri ere eman zuen; “bere garaian udal ordezkariek aho batez Francisco Franco Bahamontes izendatu zuten Legazpiko ohorezko alkate. Gure udal gobernuak ordea, 2000. urteko azaroaren 8an balio gbe utzi zuen izendapena”. “1936ko gerran demokrazia defendatu zuten pertsonen oroitzapen ehistorikoa eta demokratikoa berreskuratzeko garaia da, demokrazia iragana kontuan hartu gabe eraiki dela salatzeko garaia da. gaurko [...]
Gaur goizean Legazpiko Udalak homenaldi hunkigarria eskaini die 1936ko gerra zibilean eta honen ondorioz hildako legazpiarrei eta hauen senideei. Ezohiko udalbatzarra ospatu dute 12:00etan eta jarraian udaletxe atzean jarri duten plaka oroigarria erakutsi dute. Honekin batera, gerran hildako herritarren senideek ere hitza hartu dute, bertaratutakoen txalo artean.
Ezohiko udalbatzarreko gai ordena puntu bakarrak osatzen zuen: 1936ko gerran legazpiko herrian fusilatuak izan zirenak zein herritik kanpo edo gerra frontean demokrazia eta askatasunaren alde borrokatu ziren legazpiarrak gogoratzea helburu zuen mozioak, hain zuzen.
Xotero Plazaola alkateak irakurri duenez, altxamenduak “gure herriarentzat ahaztu ezineko garai beltza ekarri zuten, dolua eta samina, espetxea, erbestea, errepresioa eta askatasunaren eta oinarrizko eskubideen ezabaketa”. Jarraitu duenez, “erregimen frankistak gupidarik gabe mantendu zituen tortura, aurkarien espetxeratzeak, exekuzioak, eta baita jendarteren, kulturaren eta hizkuntzaren jazarpen sistematikoa ere”.
Aurrerago irakurri duenez, “garaituentzat eta euren senitartekoentzat, ahanztura eta isiltasuna” ekarri zituen Frankismoak. Honez gain, datu baten berri ere eman zuen; “bere garaian udal ordezkariek aho batez Francisco Franco Bahamontes izendatu zuten Legazpiko ohorezko alkate. Gure udal gobernuak ordea, 2000. urteko azaroaren 8an balio gbe utzi zuen izendapena”.
“1936ko gerran demokrazia defendatu zuten pertsonen oroitzapen ehistorikoa eta demokratikoa berreskuratzeko garaia da, demokrazia iragana kontuan hartu gabe eraiki dela salatzeko garaia da. gaurko belaunaldien etorkizuna bideratzeko ezinbestekoa da iragan hori ezagutzea” azaldu du Legazpiko alkateak.
Mozioak honako puntu hauek jasotzen zituen:
Legazpiko Udalak
1. Orain dela 75 urteko estatu kolpea gaitzesten du ideia politikoak inposatzea helburua duen bortxakeria oro gaitzesten du
2. oroitzapen historikoaren berreskurapena eskatzen du, egia ezagutzeko eskubide gisa eta justiziaren nahiz demokraziaren berme gisa
3. publikoki aitortzen du ideia demokratikoak defendatzeren ondorio negargarriak, ekonomikoak nahiz edonolakoak jasan behar izan zituztenen balioa eta samina.
4.- Frankismoren biktimak izan zirenen kalte ordainerako moralerako eta ekonomikorako eskubidea aldarrikatzen du
5.-Herrien arteko laguntasunaren eta ideia politikoen alde demokratikoki borrkatzen dutenen berradiskidetzearen alde lan egiteko konpromisoa hartzen du.
Mozioaren azken puntuak gaur egin den ekitaldia egitea adosten zuen.
Udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztien babesa jaso du mozioak.
Plaka oroigarria
Ez ohiko udalbatzarraren atzetik, bertaratuak udaletxe atzra jo dute, omenaldia hasteko. Han, Xotero Plazaola alkateak berriro hartu du hitza.
“1936ko udaren amaieran errepublikaren aurka matxinatu ziren tropak sartu ziren indarrak Legazpiko kaleetan. Orduz geroztik, Euskal Herriko beste herri askotan bezela, samina eta beldurra hedatu zen gure herrian zehar. Askok pairatu zuten errepresioa, bazterketa, umilazioa eta bazterketa”.(…)
“Plaka honek guztien memoria jasoko du hemendik aurrera, modu honetan, duintasun kolektiboak eta herri honen identitateak oinarri berri bat osatuko dute guztiona izan behar duen udaletxe honetan. Denbora gehiegi egon dira itzaletan, sukaldeko suari lotuta. Euren izenak eta abizenak, euren ametsak, euren ideiak, xuxurla erabiltzea elkarrizketa sekretuetan. Galtzaileenganako indarkeriak ahanzturari egin zion bide(…) Euskal Herriari egia osoa zor zaio. Honelako ekintza bat egiten den bakoitzean, gertaera tragiko hartan bizitza, hazienda edo askatasuna galdu zuten legazpiarrak biziberritzen ditugu”.
“Itxaropenez beterik datorkigun une historiko honetan, oso garrantzitsua da askatasunaren alde jardun zuten pertsona guztien aldarria egitea, azken finean haiek izan zirelako gara gu. Etorriko diren belaunaldi berriei askatasun testigantza hauek zor dizkiegu. Denok nahi dugun pakea, egia osoarena, justiziaren eta benetako demokraziaren ondorioa izan dadin”.
Gontzal Mendibilen hitzak ere ekarri zituen gogora. “Nire isiltasunak zazpi giltza ditu, zazpi giltza handi, nire isiltasunak munduko dolorea, dolore bizi du. Isiltasun horrek ezkutatu duena argitara atera nahi du omenaldi honek, legazpiar askoren mina eta atsekabea aintzat hartuz”. Era berean, bizilagunei eskaera bat ere egin zien Udalaren izenean “erakutsi zuten duintasuna guztiok argituko gaituen itsasargia izaten jarrai dezala”.
Testigantzak
Jarraian, gerra zibilean hildako legazpiarren senideek hartu zuten hitza. Rodrigo Gartziak eta Aldelaida Prietok hitz egin zuten.
Lehenengoak “eskerrak” eman zizkion udal korporazioari, “hartutako erabakiagatik”. Gerran fusilatu zuten Celestino Azurmendiren senitartekoa da Gartzia. Familia Bizkaiara erbesteratu zen. “75 urte pasa dira, injustiziaz betetako tunel beltz luze bat. Denbora luzea da baina ez da berandu egiten. bBrandu bada ere, momentua iritsi da, oroimen hori berreskuratzeko”. injustiziaren hiru oinarri aipatu zituen “bata, hil zituztenean hildakoei zor zaien agurra eta ohorea ukatu egin zizkiguten. Bigarrena, familiak hautsita geratu ziren, alargunak, umezurtzak, erbesteratuak, espetxeratuak… horrek dakartzan ondorio afektibo eta ekonomiko guztiekin. Beste batzuk ohoreak eta caidos hitzarekin laudorioz beterik bizi ziren bitartean. Hirugarrena, injustizia ideologikoa, norberaren ideologia edo pentsamendua adierazi ezina”.
Amona ere ekarri zuen gogora Gartziak. “bera hemen harro sentituko litzateke. Sekula santan ez gara lotsatu, baina bai urte luzeetan isildu egin behar izan dugu. Ni ez ninduten gorrotoan hazi, barkatu egin behar zela erakutsi zidaten, baina hainbat gauza ezin dira ahaztu, eta guzti horiek kontutan harturik, espero dut gaurko egunez tunel beltz luze horri bukaera jarriko diogula plaka horrekin, eta plaka horretan ere gaur sortu berri den argi horren dizdira isladatuko dela. Ea herri honen gatazka guztiak amaitzen diren, herri honek ez dituelako merezi tunel beltz luze gehiago”.