Gaur arratsaldean hasi dira CAF lantegitik Guardia Zibilaren kuartelera doan Agerrebidea errepidearen kontra dagoen Upabi baserria botatzeko lanekin. Inguruko zuhaitza eta sastrakak mozten ari dira, bihar hondemakina sartu eta baserria goitik behera eraisteko. Gaur egun CAF lantegiaren jabetzakoa da Upabi, eta behin baserria botata, lantegiak egin nahi duen Berrikuntza Gunearen urbanizazioa lanei ekingo diete. Lan nagusiak bihar egingo dituztenez, CAFetik N-1 errepidera joateko bidea itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara. Sona handiko sagardotegia Azken urteetan Upabin inor bizi izan bada ere, Ordizian sona handia izan duen baserria izan da, urte askoan sagardotegia izan baitzen. 36ko gerra lehertu aurretik, esaterako, 2.000 litroko sei upel eta 500 litroko beste zenbait barrika zituen. Matxaka elektrikoa zuen, baina dolarea eskuzkoa. Urtean 30.000 bat litro egiten zituzten, eta sagar gehiena baserri inguruko sagastietatik ateratzen zuten. Sagardoa basoka eta litroka saltzen zuten. Janaria zerbitzatzen zuen sagardotegi bakanetakoa zen, eta atarian zuen arboladian tokan aritzen zen jendea. 1953. urteko uholdeak kalte handia eragin zituen Upabin, baina hala eta guztiz ere 1972. urtera arte irekita egon zen. Andres Aranburu eta Facunda Tolosa bikotea aritzen zen sagardotegian, eta haiei Ramon eta Jose Mari Jauregi anaiek laguntzen zieten.
Gaur goizean Legazpiko Udalak homenaldi hunkigarria eskaini die 1936ko gerra zibilean eta honen ondorioz hildako legazpiarrei eta hauen senideei. Ezohiko udalbatzarra ospatu dute 12:00etan eta jarraian udaletxe atzean jarri duten plaka oroigarria erakutsi dute. Honekin batera, gerran hildako herritarren senideek ere hitza hartu dute, bertaratutakoen txalo artean. Ezohiko udalbatzarreko gai ordena puntu bakarrak osatzen zuen: 1936ko gerran legazpiko herrian fusilatuak izan zirenak zein herritik kanpo edo gerra frontean demokrazia eta askatasunaren alde borrokatu ziren legazpiarrak gogoratzea helburu zuen mozioak, hain zuzen. Xotero Plazaola alkateak irakurri duenez, altxamenduak “gure herriarentzat ahaztu ezineko garai beltza ekarri zuten, dolua eta samina, espetxea, erbestea, errepresioa eta askatasunaren eta oinarrizko eskubideen ezabaketa”. Jarraitu duenez, “erregimen frankistak gupidarik gabe mantendu zituen tortura, aurkarien espetxeratzeak, exekuzioak, eta baita jendarteren, kulturaren eta hizkuntzaren jazarpen sistematikoa ere”. Aurrerago irakurri duenez, “garaituentzat eta euren senitartekoentzat, ahanztura eta isiltasuna” ekarri zituen Frankismoak. Honez gain, datu baten berri ere eman zuen; “bere garaian udal ordezkariek aho batez Francisco Franco Bahamontes izendatu zuten Legazpiko ohorezko alkate. Gure udal gobernuak ordea, 2000. urteko azaroaren 8an balio gbe utzi zuen izendapena”. “1936ko gerran demokrazia defendatu zuten pertsonen oroitzapen ehistorikoa eta demokratikoa berreskuratzeko garaia da, demokrazia iragana kontuan hartu gabe eraiki dela salatzeko garaia da. gaurko [...]
Osasun zentroetako Etengabeko Arreta Guneetako langileek gaurtik hilaren 26ra arte greba egingo dute.
Joan den martxoaren 6an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egin zen bazkari erraldoia –mila lagunetik gora elkartu ziren– antolatzen aritu zen taldeak “eskerrik beroenak” eman nahi dizkie antolakuntza posible egin zuten laguntzaile eta k...
Beasaingo Kirol Fundazioak, udalak eta Murumendi pilota eskolak, pilotaren inguruko hainbat ekimen antolatu dituzte datozen asteetarako. Batetik, esku pilota jaialdia egingo dute hilaren 25ean; promesa mailako binakako txapelketako partidak jokatuko dituzte. Bestetik, Beasaingo pilota txapelketa herrikoia antolatu dute, bigarren urtez. Kanporaketak apirilean hasiko dira eta datorren astetik aurrera eman ahal izango da izena. Pilota jaialdia, Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatuko dute, bihar zortzi, 20:00etan. Batetik, binakako promozioko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte. Bikoteetako bat, Asegarceri dagokiona, erabakita dago jada; Olaetxeak eta Jon Ander Albisu ataundarrak jokatuko dute. Aspeko bikotea zein izango den berriz, asteburu honetako kanporaketaren ondoren erabakiko da. Partida horren aurretik, jaialdiari hasiera emateko, Mendizabal eta Leiza ariko dira 4 t’erdian, buruz buru. Jaialdi honek bi helburu ditu, “herritarrei pilota ikuskizun on bat eskaintzea eta bide batez, Murumendi pilota eskola laguntzea”. Hala, sarreretatik ateratako dirua, eskolari emango diote. Ekimen hori, Kirolaren Udal Fundazioak eta Murumendi pilota eskolak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren testuinguruan kokatu du Julene Hidalgok. Hitzarmen horren helburu nagusia “herriko pilota bultzatzea” dela azaldu du. Bestalde, datorren asteburuko jaialdia bultzatzeko “200 gonbidapen” banatuko dituztela jakinarazi du. Zaleek, Antzizar kiroldegian eskatu ahal izango dituzte gonbidapen horiek. Jon Alkaiagak azaldu duenez, “historikoki pilotak zaletasun handia izan du Beasainen”. Horren adibide, herriko pilotalekuak [...]
Legazpiko kultur etxean erakusketa baten berri eman du. Akuarela eta pastel estiloetan osatutako margolanak erakutsiko dituzte bertan. Imanol Cigaranek osatu du erakusketa. Martxoaren 21etik apirilaren 1era egongo da ikusgai, kultur etxean, 17:30etik ...
Zazpi elementuk osatzen dute Beasaingo ikur bihurtu den multzoa. Igartza jauregiaren inguruan nabarmen eta txukun azaleratu dituzte 1996tik Erdi Aroko eraikinak: Igartza jauregia, errota, burdinola, ermita, zubia, gurutzea eta dolarea. Bidean geratu da berriz, errementariaren etxea. Hamabost urteko lana behar izan da Igartza Multzoa zaharberritzeko, eta guztiz amaitzeko XV eta XVI. mendeen artean eraikitako egurrezko presa ikusgai jartzea falta da. Jauregia gaur inauguratuko dute. Jauregi bihurtu baino lehen, balio estrategiko handiko gunean kokatutako kutsu militarreko dorrea izan zen Igartza. 1456an ordea, Enrike IVak dorretxeak zituzten gerrako osagai guztiak birrintzeko agindu zuen. Hemeretzi urte beranduago Martin Perez Altzagakoak, Igartzako Jaunak, multzoa berriro martxan jarri zuen, dorretxea zegoen lekutik metro gutxira. Horregatik, ikertzaileen arabera ezin da esan jauregia dorre-etxe zaharberritua denik, XVI. mendean eraikitako jauregi bakar eta berezia baizik. Azken urteetan Igartzako jauregiaren jatorrizko itxura berreskuratzeko egin duten lana nabarmena izan da, 20. mendearen amaieran oso egoera txarrean baitzegoen. Hegoekialdeko zatia guztiz erorita zegoen, armarria desagertuta eta eraikinaren barrualdea guztiz eraldatuta. Berreskuratze lanak egin ondoren agerian utzi dituzte berriz ere landu gabeko harriz egindako behe solairua eta egurrezko egitura duen goiko solairua. Teilatuan egin dituzten lanak ere agerikoak dira, patioa estaltzeko airez beteriko burbila jarri baitzuten 2009ko azaroaren amaieran, teilaturik gabeko eraikina [...]
Hilabeteetan luzatu diren lanen ondotik, gaurtik aurrera egunkariak saltzen dituen kioskoak ohiko lekuan eskainiko du zerbitzua; Iburreta eta Hirukia pareko plazan alegia.