Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarra epaitua izango da bihar eta etzi Parisen beste bi euskal herritarrekin batera. Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du etzi kontzentrazio informatiboa egingo dutela Plaza Nagusian, 20:00etan. Me...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Txiste eta Pasadizo Idatzien XX. Lehiaketa jarri berri du martxan Ordiziako Udalaren laguntzarekin. AEK-k herritar guztiak animatu nahi ditu lehiaketan parte hartzera. Gaurtik dago martxan lehiaketa, eta maiatzaren 2...
Domingo Goiburu artzainak irabazi du Gazta Egunaren barruan Idiazabalen egindako Gazta Txapelketa herrikoia. Bi euro ordainduta herritarrek zein bisitariek hainbat gazta dastatu eta bozka emateko aukera izan zuten. Jende gehienaren ustez, idiazabaldarrarena izan zen onena. Bigarren Lopez Azpilikueta geratu zen eta hirugarren Otegi Labaka. Postu dotoreenaren saria berriz, Idiazabalgo Aranburu Elkarteak eskuratu zuen. Bigarren, Eli Elgarresta geratu zen eta hirugarren Mikel Etxezarreta. Gazta dastatzeko aukera Igandean goizeko hamarretan ireki zituzten artzainek postuak. Bi euro ordaindu ondoren sei pintxo gazta dastatzeko aukera izan zuen jendeak. Guztien artean gustukuena aukeratu eta haren antzekoa artzainari erostera animatu zirenak asko izan ziren. Gaztaz gain, mamia probatzeko aukera ere eman zuten antolatzaileek eta jendeak ez zuen aukera galdu nahi izan. Gainerakoan, artzain lanbidea ezagutzeko eta izan duen bilakaera bertatik bertara ikusteko aukera ere izan zen igandean Idiazabalen. Horrela, goizeko hamaiketatik aurrera artzainak gazta egiten aritu ziren herriko plazan, era zaharrean zein modernoan. Luis Katarain artzaina berriz, artilezko galtzerdiak egiten aritu zen haien ondoan. Jendeak galderak egiten zizkion eta hark pozik erantzuten zien. Ordu erdi beranduago gazta ketzen eta ardi mozten hasi ziren hainbat artzain. Txomenarena parkean horretarako prestatutako txabolatxoan ketu zituzten gaztak. Artzainak ketutakoak zein ketu gabeak eskuetan hartu eta bertan bildutakoei azalpenak eman zizkien. [...]
Ostiralean ipuin kontaketa saioa egingo dute Legazpin Pello Añorgarekin. 18:00etan hasiko dute saioa udal liburutegian.
Futbol 7ko herri txapelketako bilera ostiralean, hilak 6, egingo dute Legazpin. Kultur etxean bilduko dira, 18:30ean. Izena eman duten taldeetako ordezkari bana azaldu behar da bilkurara. Informazio gehiago: futbolzazpilegazpi.com.
Abesbatza lehiaketa datorren maiatzaren 21ean egingo da Antioko baselizan; Euskal Herriko eta kanpotik etorritako bost abesbatzek hartuko dute parte.
Uztaileko hirugarren asteburuan egingo diren Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probak direla eta, Arrastaka Mendi Taldeak bi probetako ibilbide guztia etapatan egiteko aukera eskaini du aurten ere. Guztira, zazpi etapa izango dira, lehen biak asteburu honetan. Beasain eta Zumarraga arteko zatia egingo dute larunbateko lehen etapan; Igandekoan berriz, Zumarraga eta Azpeitia artekoa. Etapa guztiak maiatzean izango dira aurten, hilabete guztiko larunbat eta igandetan. Zazpigarren eta azken etapa, maiatzaren 28an izango da. Ibilde guztia etapatan eginda, probak zeharkatuko dituen lekuetatik zehar igaroz ibilbide osoa ezagutu ahalko da. Uztailean ez bezala ordea, etapa guztiak oinez egingo dituzte mendizaleek datozen asteetan. Irteera hauetan parte hartzeko, ostegunean 18:30etik 20:30etara bitartean Ehunmilak probarako Arrastaka Mendi Taldeak Jose Migel Iturrioz kalean duen egoitzara joan beharko da izena ematera. Egun eta ordutegi berean 646 85 56 20 telefono zenbakira ere deitu ahalko dute interesatuek. Bestalde, etapak egin ahal izateko, derrigorrezkoa izango da mendiko federatu txartela izatea. Irteeretarako gainera, norberak eraman beharko ditu jatekoak eta mendirako arropa aproposak. Beasain eta Zumarraga Larunbatean egingo dute zazpi etapetatik lehena, Beasain eta Zumarraga artean, 20 kilometroko luzeera duena. Usurberako bidea hartuz, Murumendi aldera egingo dute mendizaleek, eta handik Mandubiara. Kizkitzako ermitatik gertu, Izazpiko mendi-lerrora jarraitzen duen bidean egingo dute aurrera irteeran [...]
Bi legealditan Beasaingo Udalean zinegotzi lanetan aritu den Aitor Aldasoro Iturbe da EAJ alderdiaren hautagaia Beasaingo Udalerako. Goizean egin dute hautagaia aurkezteko ekitaldia Batzokian, Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaria bertan zela. Atzo gauean Bilduren zerrendak baliogabetzeko hartutako erabakiaren inguruko iritzia emanez hasi du agerraldia Aldasorok. “Demokrazia irizpideak aintzakotzat hartuta, herritar orok buruan duen aukera bozkatu ahal izatea garrantzizkoa” dela aipatu du Aldasorok, “den alderdia dela ere, ordezkaritza oso batek udalaren lana beti zabalagoa eta errealagoa egiten duelako”. “Herritar talde bat” Beasainen Eusko Alderdi Jeltzaleak aurkeztu duen zerrenda, “herritar talde bat” dela argitu du alderdiko hautagaiak: “Herrian bizi garen jendea gara eta herriaren alde lan egiteko ilusioa daukan jendea, herria hobetzeko ilusioa daukana, Beasain hobetzeko”. Azken lau urte hauetan herriak hobera egin duela ere aipatu du, eta “kanpotik datorrenarentzat beharbada hirigintza aldetik eman badira ere pausoak, gure ezaugarri nagusietako bat elkarbizitza da, pertsonak, eta horregatik, hirigintza aldetik ematen ditugun pausoak pertsonaz betetzeak betetzen gaitu gu ere”. Beasainen azken lau urteetan eman den hobekuntza, “bide horretatik” eman dela gaineratu du Aldasorok. Aurrera begira dituzten proiektuak Emandako hobekuntzak direnak direla ere, “aurrera begira zer eginik ere badago” oraindik hautagaiaren arabera. Aurrera egiteko bide horretan ari dira programa prestatzen EAJren hautagaiak, eta datozen [...]
Askoren hitzetan Aralarreko parajerik ederrena da Malloak deiturikoa; bertako Ttutturre eta Balerdi gainak lotzea da Ostadarrek proposatzen duena.
Areizaga-Kalebarren plazatik irtenda, ehundik gora bizilagunek eskatu zuten oraindik ere preso jarraitzen duten herritarrak etxeratzeko.