Ampo enpresak ostiralean egin zuen Batzar Orokorra Idiazabalen, eta bertan azaldu zutenez, %25 haziko ditu salmentak 2011an. Merkatu eta negozio bide berriak garatzeko asmoa du, eta horretarako aliantza eta erosketa berriak egitea aurreikusten du Idi...
Euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen duen Igartubeiti baserri museoak, 10. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu. Horietako bat igandean, maiatzak 29, ospatuko duten Baserri Eguna da. Goizean, 11:30etan emango diote hasiera egitarauari. Ordu horretan, azoketan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko emakume baserritarrei omenaldia egingo diete. Dantzariek Aurreskua dantzatuko dute, eta ondoren oroigarrien banaketa egingo dute. Eguerdiko hamabietan bertso saioa egingo dute, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak lagun dituztela. Ordu bererako haurrentzako pintura tailerra antolatu dute: Erakusketa bat nola antolatu erakutsiko diete 5etik 12 urte bitarteko haurrei. Parte hartzaileek erakusketa eta inaugurazioa prestatu beharko dituzte, eta ondoren diplomak banatuko dizkiete. Herri bazkaria, 14:00etan Eguerdiko ordu batean idi dema erakustaldia izango da, Telleria eta Ariztiren eskutik. Eta ordu bat beranduago bazkaldu egingo dute. Menuan Lumagorri oilasko erreak, Berroetako gazta pintxoak, Basatxerriko txorixo egosi pintxoak, eta Gorrotxategi gozotegiko Tolosako teila eta zigarrotxoak izango dituzte. Edateko berriz, sagardoa, sagar zukua eta kafea. Bazkariarengatik hiru euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak. Bazkal ondorenean, arratsaldeko hiruretatik aurrera, Gaizka Sarasolaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Gaizka Sarasola musikan, dantzan eta antzerkian aritua den txistulari lesakarra da. Euskal Herriko musika tresna tradizionalak erabiltzen ditu eta bere [...]
Igandean, maiatzak 29, jokatuko dute Zegama-Aizkorri mendi maratoia goizeko bederatzietan Zegamako herrigunetik abiatuta. Aurtengoa egiten duten hamargarren aldia da, eta Alberto Aierbe maratoiaren zuzendari teknikoak jakitera eman duenez, berrikuntza bat edo beste izango dira. Batetik, Salomon etxea sartu da aurten laguntzaile moduan. Iaz ere eman zien antolatzaileei laguntza, baina Aierberern hitzetan «aurten salto kualitatibo bat egin du, nahiko handia». Telebistako produktore bat eramango du Salomonek Zegamara. Beraiek hartuko dituzte irudiak, eta beraiek zabalduko dituzte, estatu mailan zein nazioarte mailan. Gainera, elizaren aurrealdean pantaila handi bat jarriko dute, euren laguntzarekin finantzatuta. Bestetik, Eusko Jaurlaritzari esker, hainbat irudi hartuko ditugu, kalean dauden ikusleek lasterketa zuzenean ikusi dezaten. Kamerak 4×4 ibilgailuetan ibiliko dira, eta hainbat puntutan hartuko dituzte irudiak: besteak beste, Otzaurten, Iramendin, Urbian, Sancti Spiritun eta Aizkorrin. Azkenik, Zegama-Aizkorri antolatzen duten hamargarren aldia denez, omenaldi txiki bat ere egingo diete aurreko bederatzi probak orduaren barruan bukatu dituzten kirolariei. Hamaika lagun dira guztira, neska bat eta hamar mutil: Leticia Uriarte, Koldo Urrestarazu (Lazkao), Guillermo Pinillos (Zegama), Mikel Legarreta, J. Antonio Salgado, Ion Zubillaga, Joxan Larrea, Gorka Gabiña, Ricardo Ruiz de Apodaca, Txema Gomez eta Iosu Cascon. Lasterketaren hasieran, goizeko bederatzietan, detailetxo bana emango diete kirolari horiei. Munduko kopa Zegama-Aizkorri mendi maratoia Sky Runner [...]
Garaian garaikoaren jakinduria galtzen ari dela bistakoa bada ere, irakaspen egokia eskaintzen dute asteroko azokak. Zuhurtasunez ibili beharra dago, izan ere, hemengo produktuen artean salgai izaten baitira urte guztian lekak, tomateak edota piperrak postu batzuetan; baina hemengoa eta garaikoa jateari garrantzia ematen dionak laster antzemango dio noiz eta zer den bertakoa edota kanpokoa. Esate baterako, marrubiak eta magurdiak (franbuesak) – atzo lehenak– oraintxe hasi berriak dira gure baratzeetan, nahiz eta kanpotik ekarriak abenduan hasiak ziren. Hemengo tomateak, piperrak eta lekak, negutegikoak oraindik, atzo salgai jarri ziren lehenak. Piperrak, piper eztia (Euskal Herriko Piper Eztia label izenarekin komertzializatzen da iparraldean) eta Gernika motakoak, eta tomateak Azkoitikoak. «Oraindik gutxi, baino sano-sano daude eta ale ederrakin ugari dator» zioen Joxe Mari Uzin azkotiarrak. Ziza eta onddo eskaintza Maria Teresa Jauregi Anoetakoak, berriz, «hauek negutegikoak dira baina kanpokoak ere laster izango ditugu», zioen lekei buruz. Beste batzuk, berriz, oraintxe ari dira landareak sartzen eta hilabete osoko lan erritmo bizia izan zuten atzo ere landare saltzaileek. Ziza boladarik handiena pasa dela aitortzen zuen saltzaileek, dena dela atzo ere 400 bat kilo baziren. Hemengo onddo eta gibelurdin gutxi batzuk, eta gainerakoan kanpotik ekarritako zizahoriak, boletus onddoak eta lehenengo marasmio jangarriak osatzen zuten eskaintza. Eguraldiak berebiziko garrantzia [...]
Zapatuan Elkarrekin Eguna ospatuko dute Legazpin. Legazpi bai elkarte publikoak sustatuta, egun osoan zehar luzatuko dira ekintzak eta Legazpiko 34 elkartek hartuko dute hauetan parte. 11:00etatik 13:45ak arte eta 17:30etik 20:00ak arte ekintza desberd...
Osinalde elkarteko 33. Mus Txapelketa Jokin Murua eta Jon Muruak irabazi dute. Bigarren, Jon Agirre eta Isaak sailkatu dira. Hirugarren, Iñaki eta Iker Etxezarreta eta laugarren berriz, Felix Maiz eta Antonio Iztueta. Joan den larunbatean jokatu zu...
Euskadiko Bola txapelketa Legazpin ospatuko da ekainaren 4ean. Hiru lurraldetako 46 bolari bilduko dira Danantzako bolatokian, goizetik hasi eta iluntzera arte iraungo duen egitarauean. Juan Pedro Agirrek eta Iñaki Azarolak, elkarteko kide gehiagorekin batera aurkeztu zuten herenegun bola tiraldia. 8:00etan hasiko dute, eta eguerdira bitartean luzatuko da. Maila handiko tiraldia izango da gainera, aurretik bestelako txapelketetan birla kopuru handiena botatzea lortu duten bolariak izango baitira Legazpin. Gipuzkoakoak, Bizkaikoak eta Arabakoak. Lurralde bakoitzetik 15 jokalari sailkatu dira, eta hauei iazko txapelduna batuko zaie. German Gereñu da final honetan ariko den legazpiar bakarra. Joxe Antonio Ugarteburu ezkioarra izango da Goierri Garaiko bigarren jokalaria. Seguratik, Zeraindik, Urnietatik, Hernanitik edota Ategorrietatik etorritako jokalariekin lehiatuko dira. Ordezkoak ere izaten dituzte hau bezalako zita garrantzitsuetan. Tiraldia 12:30ak-13:00ak aldera amaituko dute. Irabazleen berri eman, eta bazkaltzera joango dira guztiak. Bazkalondoan, sariak banatu eta trikitilarien laguntzaz herriko kaleak zeharkatuko dituzte kalejiran. Ohitura zaharra kolokan 4 urte dira Danantzako elkarteak txapelketa Legazpin egitea eskatu zuela. Ez da, ordea, txapelketa hau Legazpin egiten den lehen aldia. «1980. urte inguruan ere hemen egin zen» oroitu zuen Azarolak. «Orduan zeraindar batek irabazi zuen, Marcos Madinak bigarren egin zuen». «Gipuzkoa mailan txapelketa gehien ospatu dituen herria da agian Legazpi: taldeka, binaka, bakarka…» dio [...]
Beasaingo Udalak, Loinatz musika eskolak eta Kirol Fundazioak antolatutako udalekuetan izena emateko epea irekita dago ekainaren 13ra arte. Aurten ere, musika, kirola eta aisia oinarri dituzten udalekuak antolatu dituzte, lau eta 16 urte artekoentzat. Kirol udalekuetan, lau mailatan eman ahalko da izena. 4 eta 5 urtekoentzako, 6 eta 8 urte artekoentzako eta 9 eta 16 urtekoentzako antolatu dituzte ekintzak. Azken multzoan bi aukera prestatu dituzte: kirol festa eta kirol abentura. Talde bakoitzean ekintza ezberdinak egingo dituzte. Aisia udalekuetan ere bi talde osatuko dituzte. Bederatzi eta 12 urte artekoek Lib Dubaz eta jolasetaz gozatzeko aukera izango dute, eta 13 eta 16 urte artekoek Flash Mobaz eta aisiaz. Hainbat tailer eta ikastaro ere egingo dituzte. Musika udalekuak lau eta 12 urte artekoei zuzenduta daude, eta helburua musika zabaltzea eta maitatzen ikastea da, dena jolasen bidez. Aurten ere bi txanda Kirolarekin eta aisiarekin lotutako udalekuetan, bi txanda egongo dira aurten ere: ekainaren 27tik uztailaren 8ra, eta uztailaren 11tik 22ra. Musika udalekuetan txanda bakarra egongo da. Udalekuei buruz informazio gehiago jasotzeko Antzizar kiroldegira (943 88 79 00), Loinatz musika eskolara (943 02 81 05) edo Beasiango Udaleko Gazteria Sailera (943 02 80 66) deitu behar da. Hiru gune horietan izen-emate orriak ere herritarren esku [...]
Ordiziako hemezortzi kirol elkartek euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa berretsi dute, atzo sinatutako hitzarmenarekin. Udaleko euskara zerbitzuak duela bost urte jarri zuen martxan Ordizian kirola euskaraz! kanpaina. Horren baitan, kirol taldeek euskararen erabilera bultzatzeko hainbat konpromiso hartu zituzten. Orain ordea, beste pauso bat eman eta bide hori «indartu» egin nahi dutela azaldu zuten Jon Odriozola euskara teknikariak eta Belen Maiza jarduneko zinegotziak. Taldeek orain arte egindako lana eskertu eta «euskarak denon beharra» duela gogorarazi zuen Maizak. Atzo sinatu zuten akordioaren bidez, pauso gehiago eman nahi dituzte. Herriko hemezortzi kirol elkartek bat egin dute ekimen horrekin eta elkarte horietako ordezkariak bildu ziren sinadura emateko ekitaldian. Hitzarmenak sinatu aurretik, Alex Aranzabal, Eibar futbol taldeko presidenteak, beraien esperientziaren berri eman zien elkarteetako kideei. Profesional mailan, euskararen normalizazio- rako plan bat egin duen aurreneko taldeetako bat izan da Eibar.
Biok Zerbitzuak saskibaloi taldea Errioxara joango da asteburuan, Cenicero taldearen kontra jokatuko baitute. Zaleei ere deia egin diete animatzera joateko. Autobusa larunbatean, 17:15ean, aterako da, Ordiziako Arboledatik. Kanporaketa horren bueltako ...
Aurreko asteburuan Beasaingo Antzizar kiroldegian Donostiako taldeari irabazi ondoren, Errioxara egin beharko du bidaia asteburuan Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeko mutilek. Mailaz igotzeko azken kanporaketa dute jokoan datozen bi asteburuetan, eta au...
Igerilekuaren eta gimnasioaren kudeaketa Goierriko Kirol Teknikoak enpresari esleitzea erabaki zuen Zegamako Udalak, maiatzaren 12ko osoko bilkuran, eta maiatzaren 16tik jada erabilgarri dago. Berau erabiltzeko zein bazkide egiteko interesa duenak...
Joseba Irazoki bakarlariak kontzertua eskainiko du bihar gauean Legazpiko gaztetxean 22:30ean.
Legazpiko Udalak dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak kaleratu ditu. Gizarte zerbitzuei dagokienez, laguntzak eskatzeko epea ekainaren 23ra arte luzatuko da. Gizarte dirulaguntzak banatuko dituzten arloen berri ere eman dute: Legazpin beraien jard...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea asteburu honetan eta hurrengoan borobilduko da. Lan erdiak eginda dituzte 60 partaideek. Orain bigarren itzuliko hamar saio geratzen dira sailkatze fasea ixteko, bost herritan bina saio. Tartean Gabirian eta Zumarragan izango da G Puntua, herrialdeko txapelketak ikur hartu duen mugimendua. Gabirian igande honetan, maiatzak 29, jokatuko dira bi saio seina bertsolarirekin, bat goizean eta bestea arratsaldean, eliza alboko aretoan. Goizeko saioaren ordutegia ordu erdi atzeratu dute –normalean 11:30ean hasten da– eta 12:00etan puntuan hasiko dira, horrenbestez, kantuan. Arratsaldekoa hasteko orduak ez du aldaketarik, 17:30ean da. Eguerdian Osinalde elkartean izango da antolakuntzak prestatzen duen bazkaria. Txartelak aurrez erosi behar dira Interneteko gpuntua.com webgunearen bidez. Bertsozale Elkarteko bazkideek 12 euro eta gainontzekoek 15 euro ordaindu behar dute. Asteburu honetan denera zortzi saio jokatuko dira: zapatuan Amezketan eta Usurbilen bina, eta igandean Aretxabaletan eta Gabirian. Ondoren, Zumarragako azken jardunaldia besterik ez da geldituko, lehen fasetik final zortzirenetara zein 32 bertsolari sailkatzen diren erabakitzeko. Denera 18 bertsolari goierritar 2011ko Gipuzkoako Txapelketak berrikuntza handiena aurreneko fasea jokatzearena du. Bertso eskolei, hango lanari eta han ikasi duten edo dabiltzan bertsolariei aukera zabalagoa emateko ireki dute lehiaketa, denboran nahiz espazioan. Guztira 76 bertsolarik parte hartuko dute; 60 aurreneko fasean ari dira, beste [...]
Ehunmiliak ultratraila eta Goierriko Bi Handiak probetarako izen-ematea asteartean amaituko da, maiatzaren 31m. Dagoeneko 230 korrikalari inguruk eman dute izena Ehunmiliak probarako. Goierriko Bi Handietarako berriz, 150 inguruk. Uztailaren 15etik 17ra bitartean egingo diren bi probetan parte hartzeko, www.ehunmilak.com webgunean eman behar da izena. Antolatzaileek prestatuta duten galdetegia bete besterik ez da egin behar. Webgunean zehazten da baita, agiri medikua noiz eta nora bidali behar den, eta inskripzioko dirua zein kontu korrontetara bideratu behar den. Ehunmilak proban parte hartu nahi duten kirolariek 125 euro ordaindu beharko dute, eta G2H proba egiten dutenek 75 euro. Agiri medikuak aurkezteko azken eguna, ekainaren 3a izango da, datorren ostirala. Gehienez ere 1.200 parte hartzaile onartuko dituzte aurten guztira: 600 korrikalari Ehunmiliak proban eta beste 600 Goierriko Bi Handietan. Sortu daitezkeen arazoei ahalik eta irtenbide egokiena eman ahal izateko mugatu dute aurten parte-hartzea. Probak iraungo duen hiru egunetarako aparkaleku bereziak ere prestatuko dituzte antolatzaileek Beasainen, korrikalariek proba hasi aurretik eta amaitu ondoren ibilgailua gertu izan dezaten. Erreserba egiteko, mezua bidali behar da parking@ehunmilak.com helbidera. Dagoeneko izena eman duten parte-hartzaileei jakinarazi die antolakuntzak erreserba egiteko aukera dutela. Boluntarioei ere deia Antolatzaileek behin eta berriz azpimarratu duten bezala, bi probek boluntarioen lanari esker egiten dute aurrera, eta [...]