Altzagako bizilagunentzako elkarguneetako bat den Artea elkartean berrikuntza sakonak burutuko ditu udalak. Azaroan hasiko dira lanekin, hiru-bat aste barru, Imanol Muxika alkateak jakinarazi duenez. Bizpahiru hilabete beharko dute bukatzeko; urtarrilaren azken aldera atzera erabilgarri egongo litzateke. Soziedadean berritzeko falta den zatiari helduko diote orain, duela urte eta erdiko obretan ukitu ez zuten eremuari, hain zuzen. Jangela berrituko dute, batetik. Hormak, sabaia eta zorua konponduko dituzte. Berogailua ere jarriko dute. Bestetik, komunak gaur egungo araudiaren eskakizunetara birmoldatuko dituzte, elbarrientzat eta irismen arazoak dituztenentzat erosoago jarrita. Altzagako udaletxearen alboan dago Artea elkartea, Torre-Mendia etxearen aldamenean. Udalaren jabetzakoa da egoitza, eta, horrenbestez, herriko etxeak hartuko du bere gain lanen kostua. Denera 85.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko du. Eusko Jaurlaritzaren Erein programako diru laguntza erabiliko du udalak finantzatzeko. Lehenagotik, taberna gunea eta barra berrituta daude. Jangelaren eremuan obrek dirauten bitartean, elkartearen zati hori erabili ahalko dute bazkideek eta bezeroek. Tabernaren lokala, sukaldea eta barra soziedadearen sarreran daude. Urbanizazioa, bukatzear Altzagan egunotan obra publiko bat hasiko badute, beste bat akaberara inguratzen ari da. Etxebizitza berrien eremua urbanizatzeko lanak bukatzear dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landagipuzkoa32 programako diru laguntza jaso du udalak, mila biztanle baino gutxiago duten udalerriei bideratutakoa. Guztira 140.000 euro inguruko aurrekontua izan du urbanizazioa [...]
Lazkaoko hainbat merkatari eta zerbitzu establezimendu biltzen dituen Lazkaon elkarteak bezeroak saritzeko ekimena abiarazi du. Elkarteko kide diren dendetan erosketak egin dituztenen artean 1.000 euro zotz egingo ditu. Etzi, osteguna, izendatuko dute ...
Zaldibian herenegun goizean jokatu zen I. Herri Lasterketan Juanjo Igartzabal zumarragarra izan zen jaun eta jabe. Ibilbidea zazpi kilometrokoa zen, eta hasieratik erritmo bizian ekin zion. Helmugara bakarrik iritsi zen, 22:28 minutuko denborarekin. Bi...
URRIAK 13, osteguna. - 21:00: Zine kluba: Rojo Oriental pelikula. Goienizen zikloaren barruan. Usurbe antzokian. URRIAK 14, ostirala. - 18:00: Eskulan tailerra eta jokoak. Loinazko San Martin plazan. - 19:30: Zinea: Bertsolari pelikula. Usurbe antzokian. - 19:30: Haurrentzako entzierroa. Herriak Elkarlanean erakundeak antolatuta. Kale Nagusian. - 22:30: Bertso saioa: Julen Agirre, Iñaki Apalategi, Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia. Gai jartzailea: Irati Arrieta. Usurbe antzokian. URRIAK 15, larunbata: II. BEASAIN ELKARLANEAN JAIALDIA. Urriak 15: - Arrtsaldean zehar, Artisau azoka eta Dizebi grafitilaria lanean. - 18:30: Txistularien irteera erraldoi eta buruhandiekin. - 20:00: Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeen saioak. - 21:00: Afari solidarioa. Ondoren Kike Biguriren eta Alex Rabanalen bakarrizketa saioa. - 00:00: Kantu Jaia Aitor Furundarenarekin. URRIAK 16, igandea. - 09:00: XX. Aire zabaleko pintura lehiaketa. Arrano elkarteak antolatuta. - 18:30: XX. Aire zabaleko pintura lehiaketako sari banaketa eta erakusketaren irekiera. Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. URRIAK 18, asteartea. - 17:30: “Berdindatsunean hezten” hitzaldia. Sehaska haur eskolak antolatuta. Igartza jauregian. URRIAK 20, osteguna. - 17:30: “Kamishibai” ipuin kontaketa haurrentzat. Liburutegian. URRIAK 21, ostirala. - 18:30: Erraldoi eta buruhandien irteera txistulariek lagunduta. - 22:15: “Baginaren bakarrizketak” antzerkia. Usurbe antzokian. URRIAK 22, larunbata. EZKIAGAKO II. TRIKITIXA EGUNA - [...]
Dirurik Gabeko Egunari buruzko balorazio ona egin dute Segurako Gazte Asanbladako kideek. Truke azokari dagokionean, antolatzen duten lehendabiziko aldia izanik, pozik daude jasotako erantzunarekin. Maddi Gerriko Segurako Gazte Asanbladako kidearen hitzetan «berriz antolatzea erabakiz gero, hobetuz joateko aukera handia ikusten dugu». Arratsaldeko tailerrei dagokionean, beste modu batean planteatu beharko dituztela esan dute, batez ere Gazte Asanbladako kideek parte hartu baitzuten. Hasiera batean truke azoka goizeko hamaiketan irekitzeko asmoa bazuten ere, berandutu egin zitzaien apur bat, eta eguerdiko hamabietan ireki zuten. Euria ari zuenez, Txanbolinpe azpian jarri zituzten mahaiak, eta haien gainean jendeak eramandako jostailuak, liburuak, DVDak eta arropa. Gerrikoren hitzetan «uste baino jende gehiagok ekarri zituen etxetik gauzak. Asko gainera, Gazte Asanbladatik kanpoko herritarrak izan ziren». Batez ere 20tik 35 urte bitarteko gazte jendea izan zen gauzak azokara eraman zituena. «Guraso batzuk ere etorri ziren jostailuekin», dio Gerrikok. Jendea gauzak eramatera animatu zen arren, etxera ez ziren traste askorekin itzuli. Gerrikoren arabera, «truke gutxi egon zen, helbururik nagusiena etxetik trasteak ateratzea izan baitzen». Trukatutako gauzen artean arrakastarik gehien izan zuena arropa izan zen. Jostailu bat edo beste ere eraman zituzten haurrek. Jende kopuruari dagokionean berriz, jende gehien poteo garaian ibili zen, bai eguerdian eta baita iluntzean ere. Arratsaldean hainbat tailer [...]
Gredos mendizerrara irteera antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak. Urriaren 23tik 25era izango da irteera, eta Almanzor, Ameal de Pablo eta Galana mendiak igoko dituzte. Laguna Granderen ondoan dagoen Elolako aterpetxean hartuko dute ostatu datorren ...
Ismael Moreno epaileak, 2009an Bilboko Aste Nagusian «terrorismoa goraipatzea» egotzi zieten hemeretzi lagun deitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalera. Hemeretzi lagun horietatik bost segurarrak dira. Efe agentziaren arabera hemeretzi kide horietati...
Eraldatzen elkarteak hitzaldia egingo du ostiralean Legazpin. Pentsioak eta emakumeen pobretzea izena eman diote saioari eta bertan Appalurreko lehendakariak, Jose Mari Azkaratek hitz egingo du. Hitzaldiari lotuta eztabaidarako tartea ere irekiko dute....
«Ezin sinistuta, laino batean». Halaxe zeuden atzo oraindik Jon Ibarguren azpeitiarra eta Idoia Besada pasaitarra, igandean Seguran Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa irabazi zuen bikotea. Maila goreneko lehenbiziko txapela, gutxieneko tartearekin bada ere, bikote gaztearengana joan zen. Puntu bakarraren aldea atera zieten aurreko urteko txapeldun bizkaitarrei, Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas sestaoarrei. Ustekabean lortu dute Ibargurenek eta Besadak Segurako titulu preziatua, euskal dantza txapelketen denboraldiko azkena. «Ez genuen espero, egia esan. Aurten ere sestaoarrak ziren faborito, hernaniarrak ere [Xabier Segura eta Lierni Martiarena, hirugarren sailkatuak] ondo ibiliko zirela bagenekien. Lan asko egin dugu urtean zehar, eta gure helburua saioa ondo irtetea zen; bai geu, bai ikusleak gustura geratzea», zioen atzo Ibargurenek. Fandangoa eta arin-arina egiten ari ziren bitartean, eta lana bukatutakoan, «sentsazio onarekin» geratu zirela aitortu du azpeitiarrak. «Gustura geratu ginen egindakoarekin. Noski, irabazle ginela jakindakoan oraindik gehiago, hunkituta». Hamar bikotek parte hartu dute 35. txapelketan. Lehen lauren multzoa —Lander Campos santurtziarra eta Haizea Hormaetxea leioarra izan dira laugarren— eta beste sei bikoteen arteko aldea puntuazioan nabarmena izan zen. Txapelaren —eta lepoko zapiaren— lehia, ordea, inoizko estuena izan da. Seguran txapeldun irten den bikoteak bi urte darama elkarrekin dantzan. Lehen beste kide batzuekin aritzen ziren lehiaketetan, mutila unibertsitatera [...]
›Mexikon istripua izan zuten bost lagunei —tartean hiru ataundar— ezbeharreko gastuak arinduz nola lagundu zehazteko asanblada egingo dute, bihar, asteazkena, Ataunen, 16:00etan, San Gregorioko Elkargunean. Bestetik, banketxeetako kontuetan dir...
Lazkaon irailaren hasierara arte udaletxearen atzean zeuden komun publikoak bota egin zituzten, Zubiaurre etxea eraisteko lanetan. Komunen etxola etxearen eranskin batean zegoen, eta momentuz behintzat eremu hartan ez da zerbitzurik egongo. Haien ordez...
Orain arteko ohitura batekin puskatu nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Zegaman dagoen Añabaso ehiza-lerroko postuak ez erreserbatzea erabaki du eta beraz, zozkatu egingo dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, lerro horretan, guztira, 53 postu daude, eta orain arte lehenengo bost postuak erreserbatuta egon izan dira Aldundiko hainbat konpromiso betetzeko. Foru Aldundiak, neurri hori «arkaikoa eta bidegabea» dela deritzo, eta horregatik erabaki du bost postu horiek Gipuzkoako hegazti migratzaileen ehiza-kudeaketan sartzea. Hurrengo denboraldian, Añabasoko postuetan ehizatzeko, beraz, Zegaman egingo diren zozketetan parte hartu beharko du jendeak, Gipuzkoako aprobetxamendu komuneko ehiza-lurretan kokatutako ohiko pasabideetan uso migratzaileen eta birigarroen ehiza arautzen duen 2007ko urtarrilaren 25ko Foru Aginduak ezarritakoa segituz.
2009ko uztailean atxilotu zuen poliziak Alkorta Baionan; 2008an bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten ihes eginda zegoela, ETArekin zerikusia izatea loeporatuta....
Beasaingo Udalak herritarrak parte hartzeko bideak ireki asmotan batzordeeetan parte hartu nahi zuten herritarrei izena emateko eskatu zien. Izena eman dutenekin, bilera egingo dutela iragarri dute, batzordeen maiztasuna eta funtzionamendua azaltzeko. Bilera, etzi izango da, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Udaletik jakinarazi dutenez, bilera herritari guztiei irekita izango da. Beraz, batzordeetan izena eman dutenek eta eman ez dutenek joan ahalako dute, helburua “herritar guztien hitza entzun eta bideratzea” delako.
Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteko kideek argazkilaritza ikastaroa eskainiko dute. Azaroaren 2tik 24ra luzatuko da eta saioak stelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan egingo dituzte, 19:00etatik 21:00etara. Ikatzako egoitzan egingo dituzte esko...
Goierriko automobilismo denboraldia bukatu da, ofizialki. Igandean jokatu zen Olaberriko zirkuituan azkeneko proba, Olaberriko Karting Serieetako laugarren lasterketa. Txapeldunak izendatzeko garaia zen. Adinka banatuta, alebinetan Gaizka Polidurak jan...
Santa Fe bigarrenean, ostiralean, ehunka lagunen aurrean hamar laguneko mutil kuadrillak irabazi zuen Zaldibian harri tiratze desafioa. Lazkaomendiko harriarekin (760 kilo ingurukoa), Roman Elosegi itzainaren idi parearekin neurtu zituzten indarrak. Le...