Gaur arratsaldean Ostadar elkarteak antolatutako haurren argazki rallyko sariak banatuko dituzte Urretxuko Labeaga aretoan, 20:00etan.
Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Artzallus eta Aitor Sarriegi igoko dira bihar taula gainera; sarrerak gaur jarriko dituzte salgai 19:30etik 20:30era...
Kepa Urzelai (Legazpi, 1976) Legazpiko alkatea da pasa den ekainetik. «Esperientzia berria» dela dio eta Bildu koalizioarekin gehiengoa lortzea «ezuste handia» izan zela. Jasotako babesak, ordea, «aurrera egiteko» indarra eman diela dio. Nola ikusi duzu zure burua alkate postuan? Orain arte nahiko ondo, lanpetuta baina gustura. Probatu gabe ezin duzu jakin hau zer den. Espero zenuena aurkitu al duzu? Espero baino gauza gehiago daude. Karguak lan asko zuela banekien, baina hala ere, zeregin kopuru handiak harritu egin nau. Bizitza guztiz aldatzen dizu. Dena berria denez, hasieran gaindituta sentitzen zara. Sentitu al duzu esperientzia falta? Bai. Inoiz mundu honetan sartu gabe nengoen. Herri batean dauden gaiak oso zabalak dira. Herritar gisa, gai batzuk ezagunagoak egiten zaizkizu, baina udaletxe baten funtzionamendua ez duzu ezagutzen. Esperientzia berria da. Denborarekin, asteak pasa ahala, hasieran baina kokatuago zaudela ikusten duzu. Hala ere, oraindik asko dut ikasteko. Karguan eman duzun denbora honetan zer egiteko astia izan duzu? Hasteko, egunera jarri gara, lehendik martxan zeuden proiektuak ezagutu ditugu eta aurrera jarraitu dugu. Bestalde, gure proiektuak aztertzen eta aurrera nola eraman pentsatzen ari gara. Udal hauteskundeetan lortutako gehiengoak harritu al zintuen? Ez dakit harritu den hitza… Aurrekoek lan polita egin zuten eta herrian hau kontuan hartuko zela aurreikusten [...]
Denboraldiko azken emanaldia izango da gaurkoa; Zelai Ariztin egingo da 22:30etik aurrera, sarrerak 21:30etik 22:30era egongo dira salgai leihatilan...
Orain arteko eraikina txiki geratu zaie Sasietako langileei. Hainbat urtez Martina Maiz kaleko bulegoetan egon dira, Beasainen, baina eskaintzen dituzten zerbitzuak sakabanatuta zituzten, han eta hemen, herriko pabilioi ezberdinetan. Leku arazoa, ordea, konpondu dute nuerri handi batean. Izan ere, eraikin berria egin dute Beasaindik Ormaiztegira aldeko bidean, zabortegirako sarreraren parean. Bertan eskainiko dituzte aurrerantzean zerbitzu guztiak. Eraikin berezia da gainera, ingurumena oso kontuan hartuta eraiki baitute. Hainbatek, «eraikin berde» gisa ere izendatu du, Ihobek ingurumen proiektu bezala saritu baitzuen. Egoitzak 2.000 metro koadro ditu guztira, hiru solairutan banatuta. Langileen egoitzak biltzeaz gain, kamioiak gordetzeko lekua ere izango dute aurrerantzean, dena gune berean batuta. Eraikinak dituen bereizgarrien artean energia kontsumo baxua duela da. Behar baino argi gehiago ez gastatzeko, sakontasun gutxiko gelak eraiki dituzte, hala, argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Berogailua aurrezteko, tximinia efektua deitutakoa eragiten duten sistema eta leihoak jarri dituzte. Enrike Enparantza Sasietako teknikariak azaldu du nola funtzionatzen duen sistema horrek: «Eraikinaren fatxadak konbentzio bikoitza du, hau da, leiho antzeko batzuk ditu, guk barrutik ireki eta itxi egin ditzakegunak. Udan beroa egiten duenean ireki egiten ditugu, barruan dagoen airea mugitzeko, eta neguan alderantziz, itxita haize-lasterrik ez delako egoten, eta beroa mantendu egiten delako». Sistema honi esker, berogailuan eta [...]