Itsasondoko hilerrian ez dute aurkitu bila zebiltzan umearen gorpurik
Lapurtutako haurren gaia gero eta sona handiagoa hartzen ari da, batean eta bestean kasu berriak agertzen ari direlako. Azkena, Itsasondoko hilerrikoa izan daiteke. Izan ere, atzo arratsaldean zabaldu zuten haur baten hilobia, baina han ez zegoen haren gorpuaren arrastorik. Gipuzkoako Epaitegitik etorri zen agindua, familiak jarritako salaketari jarraiki. Atzo, epailea bera etorri zen Itsasondora, eta udal langileen laguntza eskatu zuen hilobia zabaltzeko. Goierriko Hitzak jakin duenez, haurraren gorpua, ustez, bere senide batenaren ondoan zegoen lurperatuta, eta ez zuen bere izena zeraman hil-harririk. Behin hobia irekitakoan, hilkutxa hutsik zegoela ikusi zuten. Hobia zabaltzerako garaian, epailea, ertzainak, mediku forentsea eta udal langileak izan ziren Itsasondoko hilerrian. Familiakoek ez zuten parte hartu nahi izan, eta ez dute prentsaren aurrean agertu nahi, ikerketak zein garapen duen ikusi arte behintzat. Itsasondoko hilerrian egin zituzten lan batzuk direla medio, hainbat gorpu atera zituztela jakin da, baina ustez, umearen kutxa ez zuten tokiz mugitu. Pasa den astean eman zuen Gipuzkoako Epaitegiak ustez desagertutako ume baten hilobia zabaltzeko lehen baimena. Kasu hartan Polloe hilerriko hilkutxa bat zabaldu zuten, eta ustez, 34 urtez bertan egondako gorpua ez zegoen han. Ondorioz, Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak ostiralean esan zuen ume lapurtuen auzian dagoeneko esan daitekeela delitua egon zela. EAEn 600en [...]
Lapurtutako haurren gaia gero eta sona handiagoa hartzen ari da, batean eta bestean kasu berriak agertzen ari direlako. Azkena, Itsasondoko hilerrikoa izan daiteke. Izan ere, atzo arratsaldean zabaldu zuten haur baten hilobia, baina han ez zegoen haren gorpuaren arrastorik.
Gipuzkoako Epaitegitik etorri zen agindua, familiak jarritako salaketari jarraiki. Atzo, epailea bera etorri zen Itsasondora, eta udal langileen laguntza eskatu zuen hilobia zabaltzeko. Goierriko Hitzak jakin duenez, haurraren gorpua, ustez, bere senide batenaren ondoan zegoen lurperatuta, eta ez zuen bere izena zeraman hil-harririk. Behin hobia irekitakoan, hilkutxa hutsik zegoela ikusi zuten.
Hobia zabaltzerako garaian, epailea, ertzainak, mediku forentsea eta udal langileak izan ziren Itsasondoko hilerrian. Familiakoek ez zuten parte hartu nahi izan, eta ez dute prentsaren aurrean agertu nahi, ikerketak zein garapen duen ikusi arte behintzat. Itsasondoko hilerrian egin zituzten lan batzuk direla medio, hainbat gorpu atera zituztela jakin da, baina ustez, umearen kutxa ez zuten tokiz mugitu.
Pasa den astean eman zuen Gipuzkoako Epaitegiak ustez desagertutako ume baten hilobia zabaltzeko lehen baimena. Kasu hartan Polloe hilerriko hilkutxa bat zabaldu zuten, eta ustez, 34 urtez bertan egondako gorpua ez zegoen han. Ondorioz, Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak ostiralean esan zuen ume lapurtuen auzian dagoeneko esan daitekeela delitua egon zela.
EAEn 600en bat familiak esan izan dute 1940tik 1980ra bitartean haurrak lapurtu zizkietela. Une honetan, epaitegietan 200 salaketa daude jarrita, horietatik 121 Gipuzkoan.