Legorretan opari banaketa egingo dute Gabonetan, eta trukatzeko proposatu dute
Legorretan ohitura da Gabon egunean Olentzerok haurrei opariak banatzea. Udalak proposamen bat iritsarazi die herritarrei, beste modu bat ere egin ote litekeen. Orain arteko moduarekin jarraituko dute, hala ere. Ekimenean gurasoek jartzen dituzte beren...
Legorretan ohitura da Gabon egunean Olentzerok haurrei opariak banatzea. Udalak proposamen bat iritsarazi die herritarrei, beste modu bat ere egin ote litekeen. Orain arteko moduarekin jarraituko dute, hala ere.
Ekimenean gurasoek jartzen dituzte beren seme-alabentzat opariak, ondoren Olentzerok eman diezaien. Udalak jostailu trukea proposatu du; baldintza onean dagoen jostailu bat utz dezake familiak aurrez, eta beste bat jasoko du umeak.
«Okerren pasatzen ari diren familiei bultzadatxo bat emateko modua da. Baita gehiegizko kontsumoari aurre egiteko edo birziklapena bultzatzeko ere», esan du Laida Oiarbide zinegotziak.
Etxeko jostailuak trukerako emateko prest daudenek abenduaren 14an (ostirala, 18:30-20:30) edo 17an (astelehena, 11:00-12:00 eta 18:30-20:30) entrega ditzake, udaletxean. Jasoko duten oparia egokiena izan dadin, haurren adina eta gustuak hartuko dizkiete.
Olentzerok hilaren 24an banatuko ditu, 17:30ean, zineman.