Azken urteetan Euskal Herrira bizitzera etorritako 11 lagunen bizi-historiak bildu ditu Ainara Gorostitzuk ‘Aldamenekoa’ liburuan. Immigrazioa ez du fenomeno gisa ulertzen Ainara Gorostitzuk (Ataun, 1981). Historiak dira. Beste herrialde —are herri— batetik etorritako bakoitzarenak. Izen-abizenak eta aurpegia jarri behar zaizkien bizilagunak. Horiek ezagutzeko «premiaz», Aldamenekoa liburuan jaso ditu 11 etorkinen historiak. Tartean dira Claudia Fonseca, Ordizian bizi den nikaraguarra, eta Souad Bricha, Idiazabalen bizi den marokoarra. Nola definituko zenuke ‘Aldamenekoa’? Kazetaritza lan bat, soziologikoa gehiago… Kazetaritza lan bat da, premia pertsonal batetik abiatutakoa. Konturatu nintzen ingurua asko aldatuta zegoela, eta kanpoan jaio eta hemen bizi zirenek osatzen zutela. Zein etorkin ezagutzen dut? Nire lagunen artean ba ote dago? Zergatik uzten du jatorria atzean eta etortzen da ia esku hutsik beste leku batera? Zerk bultzatzen du besteen etxera lanera etortzen den andrea bere seme-alabak han uztera? Liburu hau aitzakia bat izan da galdera horiek denak erantzuteko. Hamar erreportaje dira. Bai, eta 11 lagun dira. Aldamenekoari atea jo eta galderak egiten hasi nintzen. Kazetaritza da, baina idazkera aldetik badago saio bat hoztasunetik, zurruntasunetik ateratzekoa. Zeren elkarrizketa denak giro horretan egindakoak dira, ez kazetari bezala galdetegi batekin joanda egindakoak. Grabagailua jartzerako hitz egin eta jendea ezagutu… Beraiek ezagutzea delako, azken batean, ideia. Nolako [...]
Atez ateko hondakin bilketa sistema ezarri aurretik, Sasietak eta udalak antolatutako parte-hartze prozesuaren bigarren txanda egingo dute Zaldibian. Lehen fasean adostutako elementuak aurkeztu, kezkak argitu eta iritzi zein proposamen gehiago jasoko d...
Legorretan ohitura da Gabon egunean Olentzerok haurrei opariak banatzea. Udalak proposamen bat iritsarazi die herritarrei, beste modu bat ere egin ote litekeen. Orain arteko moduarekin jarraituko dute, hala ere. Ekimenean gurasoek jartzen dituzte beren...