Beasaingo eta Ordiziako udalek elkarrekin antolatu ohi duten Antzerki Garaia hastera doa. Beasainen izango du estreinaldia, gaur, lehenengo ikuskariarekin. Ondoren, beste zazpi antzezlan ekarriko dituzte, bi herrietara.Lau hilabeteko epea hartuko du, e...
Caperucita feroz antzezlaneko taldea.
Beasaingo eta Ordiziako udalek elkarrekin antolatu ohi duten Antzerki Garaia hastera doa. Beasainen izango du estreinaldia, gaur, lehenengo ikuskariarekin. Ondoren, beste zazpi antzezlan ekarriko dituzte, bi herrietara.
Lau hilabeteko epea hartuko du, egutegian, Antzerki Garaian. Urtarrilean hiru saio, otsailean eta martxoan bina, eta apirilaren 22an azkenekoa izango dira.
Hizkuntzari dagokionez, gehienak euskaraz dira: zortzitik sei. Orain arteko oreka —launa izan ohi ziren, normalean, gaztelaniaz eta euskaraz—, euskararen mesedetan hobetu dute.
Urteroko legez, Antzerki Garai osorako abonua erosi ahalko da, 60 euroan. Zortzi antzerkiak ikusteko sarrera emateaz gain, etorkizunean nola Beasainen, hala Ordizian izango diren antzerki programazioen informazio zehatza jasoko dute abonua hartzen dutenek. Ordizian Herri Antzokian eta Barrena kultur etxean, eta Beasainen Usurbe antzokiko leihatilan eros liteke.
Bestela, sarrera arruntak 10 euro balio du (leihatiletan edo Beasaingo
kutxabank.es zerbitzuan). Hamar sarrera baino erosi nahi dituzten kultur talde, ikastetxe edo gisakoek, prezio berezia dute: sarrerako 8 euro. Udaleko Kultura sailean aldez aurretik jakinarazi behar dute.
Gaur, ‘Caperucita feroz’
Glu-Glu taldearen
Caperucita feroz antzezlanak —gaztelaniaz da— irekiko du programazioa, gaur 22:15ean, Beasaingo Usurbe antzokian. Txanogorritarren eta Otsoatarren familia arteko ika-mikak dira gidoiaren ardatza, eta Basoa hotela kokagune.
Olatz Ganboa, Lander Otaola, Leire Ucha, M.Cruz Melgosa, Mikel Losada eta Diego Perez dira aktore; Galder Perez zuzendari.