Segurako Errebote guneari buruzko herri batzarra egingo dute gaur
Duela hiru hilabete, herritarren eskariz Errebote eraikina eraitsita, aldaketa garrantzitsua jasan zuen Segurak. Orain, «gune berriari eman nahi zaion erabileraz hausnartzeko eta erabakitzeko unea da», diote udaletik. Lehenengo fasean bezala, herrita...
Duela hiru hilabete, herritarren eskariz Errebote eraikina eraitsita, aldaketa garrantzitsua jasan zuen Segurak. Orain, «gune berriari eman nahi zaion erabileraz hausnartzeko eta erabakitzeko unea da», diote udaletik. Lehenengo fasean bezala, herritarrekin egin nahi du hausnarketa fase hori ere.
Erreboteko bigarren faseari uda ondoren ekingo badiote ere, gaur, herri batzarra antolatu dute datu orokorrak eskaintzeko eta «elkarrekin prozesuaren xehetasunak zehazteko». Errebote plazan jarri dute hitzordua, 18:303ean. Euria eginez gero, kultur etxean egingo dute.