Irene Paredes, 2019ra arte PSG taldean
Irene Paredes futbolari legazpiarrak PSG taldean jarraituko du 2019. urtera arte. Aurten bukatzen zitzaion talde frantziarrarekin zuen kontratua, eta baina beste bi urtez luzatzea adostu du klubarekin, eta bi aldeak gustura agertu dira.
Paredesek azaldu du “ohorea” dela PSG bezalako talde batekin kontratua luzatu ahal izatea. “Klubaren aldetik konfiantza seinalea da, eta nire lanak eta nire eguneroko ahaleginak ordaina dutela erakusten du”.
Patrice Lair emakumezkoen taldearen entrenatzaileak ere, kontratu luzatze horren garrantzia azpimarratu du, taldearen ikuspegitik. “Bere postuan mundu mailan dagoen jokalaririk onenetako bat bezala berretsi du bere burua Irenek. Bere argitasuna eta kalitate teknikoa giltzarriak dira gure taldea gaur egun egiten ari den lanerako. Oso garrantzitsua da bera taldean izatea”.