Bihar, larunbata, Iragana, lahar eta larrosa herri antzerkia ikusteko aukera izango da, 21.30ean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Sarrerak salgai egongo dira Izpar gozodendan eta Igarorondon, antzezpenaren egunean.Lourdes Imazek idatzi eta zuzentzen...
Bihar, larunbata,
Iragana, lahar eta larrosa herri antzerkia ikusteko aukera izango da, 21.30ean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Sarrerak salgai egongo dira Izpar gozodendan eta Igarorondon, antzezpenaren egunean.
Lourdes Imazek idatzi eta zuzentzen duen bigarren antzerkia izango da. Orain dela bi urte idatzi zuen lehenengoa,
Ez dira aspaldiko kontuak, Segurako frontoian arrakasta handiarekin estreinatu eta gero Goierriko herri gehienetan eta Donostiako Victoria Eugenian antzeztu zena.
Lan berriak Primo de Riveraren diktaduratik Gerra Zibilaren hasierara (1923-1937) eramaten du ikuslea. Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da.
Bi helburu
Antzerkiak bi helburu ditu: batetik, garai horretako historia eta jendeak zuen bizimodua azaltzea, eta bestetik, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, Euskal Herriko udalerri askotan Euskal Errepublika eta autodeterminazioa aldarrikatu zirela jakinaraztea. Behetik goraka sortu zen mugimendu hura gaur egunerako ere adibide argi bat izan daitekeela azaldu nahi da antzezpenaren bidez