Abuztuaren erdian ekin zioten Legazpiko Kale Nagusia oinezko bihurtuko duen lanen bigarren faseari. Egunotan kaleko azpiegiturak egokitzen, hobetzen eta berritzen ari dira
Aurreko abuztuaren erdian ekin zion Sasoi enpresak Kale Nagusia oinezko egiteko lanen bigarren faseari Legazpiko Udalaren enkarguz. Lanek lau hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten dute eta epeak betez gero, Kale Nagusi osoa oinezkoa litzateke abenduaren erdial-dean.
Lehenengo fasea 2015ean amaitu zuten eta hasi berri diren bigarren fasean aurrekoan egindakoari segida eman nahi diotela esan du Eric Galvez zinegotziak, «arkitekturari eta estetikari dagokionez filosofia berberari jarraituko diote lan berriek».
Kale Nagusian zamalanak egiteko guneak adierazita zeuden jada, baita esertzeko guneak ere, «orain urbanizazioa gauzatuko dugu lan hauen bitartez eta, bide batez, agintaldia hasi aurretik egindako konpromisoak beteko ditugu».
Zorua zulatzen ari dira egunotan eta azpitik doazen zerbitzu azpiegiturak egokitu, hobetu eta berrituko dituztela esan du Galvezek. Ondoren, zorua jarri eta argiteria berria ipiniko dute, Led sistemakoa. Azkenik altzairuak jarriko dituzte. Urola kalearen mugan harmailak jarriko dituzte eta haien bidez kalea segurtasunez itxiko dute. Harmailak egokituta egongo direla adierazi du Galvezek, «Eiluz gutxitasun fisikoak dituztenak biltzen dituen elkarteko kideen iradokizunak jaso ditugu».
Aurrekontua 500.000 euro ingurukoa da, proiektua barne.