Urtsuaran eta Idiazabal batu zireneko urtemuga ospatuko dute
IDIAZABAL // Amaren Alabak taldearen emanaldia izango da etzi, hilak 30, Idiazabalgo Urtsuaran auzoko elizan. 17:30ean hasiko da emanaldia. Ekitaldi horrekin, Urtsuarango anexioaren 70. urteurrena ospatuko dute auzotarrek. Lehen, Urtsuaran auzoa bitan ...
Urtsuaranek Idiazabalekin bat egin zueneko 70. urtemuga ospatuko dute asteburuan auzotarrek. Urtsuaran bitan banatuta zegoen 1948. urtera arte, Idiazabal eta Segura artean. Bide berria egitearen truke, Idiazabalera anexionatu ziren, urte hartako abenduaren 28an. Urtemuga borobil hori ospatuko dute larunbatean. Horretarako, Ipar Euskal Herriko Amaren Alabak kantari taldea izango dute gonbidatu. Saioa 17:30ean hasiko da, Urtsuaran auzoko elizan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.