'Rara' film txiletarra emango dute gaur zineklubean
ZINEA // Gaur, 22:15ean, Latxartegi aretoan Rara filma emango dute. Pepa San Martinek zuzendutako lana da, 2016an. Txilen ondutako filmak 13 urteko Sara nerabearen ahotik kontatzen du familia baten bizimodua. Nerabearen bizipenak, kezkak eta beldurrak ...
ZINEA // Gaur, 22:15ean, Latxartegi aretoan Rara filma emango dute. Pepa San Martinek zuzendutako lana da, 2016an. Txilen ondutako filmak 13 urteko Sara nerabearen ahotik kontatzen du familia baten bizimodua. Nerabearen bizipenak, kezkak eta beldurrak agerian geratzen dira amak beste emakumezko bat bikote duenaren testuinguruan.