Ordizia Lagunkoia egitasmoaren barruan uztartu duten ekimena da. Behar gehien dutenei bizitza erraztean eta haiek ulertzeko ahalegina egitean datza, elkarbizitza hobetzeko asmoz
Ordiziako Udalak eta ACCU (Gipuzkoako Crohn eta Ultzeradun Kolitisaren Gaixoen elkarteak) eta Begisarek (Erretinosi pigmentarioa dutenen Gipuzkoako elkarteak) une honetan indarrean dituzten kanpainak aurkeztu dituzte. Bi kanpainak Ordizia Lagunkoia programaren barruan uztartu dituzte. Atzo egin zuten aurkezpena, Ordiziako kultur etxean eta bertan izan ziren Ordiziako Udal eta bi elkarteetako ordezkariak.
Begisareko bereizgarria
Begisare elkartearen kanpaina
Kontutan izan da. Erretinosiari dagokionez, elkar ulertzea eta giza interakzioa hobetzeko asmoz,
Ikusmen murriztua dut bereizgarria sortu zuen, ikusmen murriztua duten pertsonak identifikatzeko.
Amaia Gereñu Begisareko ordezkariak esan zuenez, «kanpainaren bitartez ikusmen murriztua zer den, sintomak ezagutzera eman edota bereizgarria eta ikusmen urritasuna duten pertsonekin nola elkar eragin ezagutzera ematea» da helburua.
Bestalde,
Tengo baja vision eta
Tengo Baja Vision VR doako eta edonorentzako deskargagarri diren telefono aplikazioak instalatzera ere animatu dituzte herritarrak. Horien bitartez, ikusmen murriztua duten pertsonak nola senti daitezkeen ezagutzeko aukera dago.
Beharra daukat
ACCU elkarteko Edurne Saezek esan zuenez, «
Beharra daukat kanpaina, komuna presaz erabili behar duten pertsonentzat pentsatua dago». Gaixo horien «arazorik larrienetakoa eta benetan arduratzen duena, etengabe eta batzuetan ustekabean, komunera joan beharra da. Zenbait pertsonek, egoera honen aurrean, bere bizitza kalitatea gutxietsita ikusten dute, etxetik ateratzea edo lagunarteko harremanak mantentzea zaila delako erabilgarria den komun bat gertu ez badago beharra sortzen denean», argitu du Saezek.
Hala,
Beharra daukat ekimenak komunen sare bat jartzen du gaixoen eskura, hau da, taberna, saltoki edota erakundetako komunak, alegia. Gaixoak txartel bat du, medikuak ziurtatuta, eta txartel hori erakutsiz komuna erabili ahal du.
Zein komun erabili daitekeen jakiteko aplikazio bat ere badago mugikorrean instalatzeko, non zehazten diren proiektuari atxikita dauden guneak. Bestetik, saltoki, erakunde edota tabernek pegatina dute identifikatzeko.
Ordizian, 26 dira egitasmo hauekin bat egin duten entitateak.