Aitziber Meabe, EAJren alkategaia Legorretan
Larunbatean aurkeztu zuen Legorretako EAJk udal hauteskundeetako hautagaitza, Markel Olano diputatu nagusia eta hautagaia ere bertan zela.
EAJren Legorretako hautagaitza, erdian Aitziber Meabe Sorazu alkategaia dela (Olanoren ondoan), gaur goizean. /EAJ Aitziber Meabe izango da EAJren alkategaia Legorretan, datorren maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Pasa den larunbatean egin zuten herritarren aurrean aurkezpena eta bertan izan zen Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJren hautagaia. Meabek azaldu zuen «lan talde serioa» dutela, «esperientzia, talentua eta batez ere herriaren alde lan egiteko ilusioa» uztartzen dituena.












