Pentsioen aldeko aldarria lehenengo aldiz Lazkaon
Goierriko pentsiodunek deituta, elkarretaratzea egin dute Lazkaoko plazan; 1.080 euroko gutxieneko saria eskatu dute.
Goierriko pentsiodun jubilatuek Lazkaoko plazara eraman zuten, atzo, sarri egin ohi duten aldarrikapen protesta. Pentsio duinak eskatzeko eta gutxieneko 1.080 euroko ordainsaria exijitzeko, dozenaka pertsona bildu zen, euripean.