H30 taldeak jazz doinuak Beasaingo Igartzara ekarriko ditu igandean
Hasier Oleagaren, Sorkunde Idigorasen eta Julen Izarraren arteko proiektu bat da.
H30 hirukoteak jazz kontzertua eskainiko du etzi, 19:00etan, Igartzako jauregian. Gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik. Beasaingo Udalaren webgunean txantiloi bat bete behar da. Hasier Oleagaren, Sorkunde Idigorasen eta Julen Izarraren arteko proiektu bat da: hasiera batean ikasteko helburuarekin hasi ziren arren, oholtzara jauzi egin dute.