Zabor tasak etzi kobratuko dira Beasainen, adierazitako kontutik
Zabor tasak borondatez ordaintzeko epea etzi agortuko da. Egin ez dutenei eta kontu korrontea helbideratuta dutenei zuzenean kobratuko zaie, ostiralean bertan. Gainerakoei erreklamazio bat egingo zaie. Halaber, astelehenean eta asteartean Sasieta mankomunitateak Kalitatezko konposta zuri esker kontzientziazio kanpaina egingo du Gernika Pasealekuan. Informazioa emateaz gain bost kilo konpost banatuko dizkiote gerturatzen den bakoitzari.