430 atleta elkartu dira Altamiran
Atletismoko marken kontrolak egiteko bigarren jardunaldia Altamiran izan da oraingoan
Pasa den urteko irailaren 20an erreforma egin zutenetik, garrantzi handiko pista bihurtu da Altamira Gipuzkoa mailan. Hori dela eta, atletismoko marken kontrolak egiteko bigarren jardunaldia hemen egitea erabaki du Gipuzkoako Atletismo Federazioak aire libreko denboraldi honetan.
Modalitate ezberdinetan banatu dira gaurko probetan parte hartu duten 430 atletak: abiadura lasterketak, hesiak, iraupen eta iraupen-erdikoak, altuera eta pertikazko salto bertikalak, salto horizontalak, pisu jaurtiketa eta 4×100 metroko errelebo lasterketak. Parte hartu duten 430 atleta horietatik, hogeita hamar baino gehiago Txindoki Grupo Jaso Atletismo taldekoak izan dira.
Maiatzaren 22an, atletismoa berriro ere Altamirara itzuliko da Espainiako master kategorian errekorra bilatzen duten emakumeen partaidetzarekin.