Josu Urrestarazu, Euskal Herriko Eliteko txapeldun
Asteburuan Aiarako mendi duatloia jokatu zen Arespalditzan (Araba). Josu Urrestarazu idiazabaldarrak lasterketako hirugarren postua eskuratu zuen, eta Euskal Herriko txapelduna bilakatu zen Elite mailan. Bigarren urtez segidan lortu du txapela Urrestarazuk, iaz ere Elite mailako Euskal Herriko txapeldun izan baitzen.