Pentsio publiko duinen borrokan segiko dute Goierrin
Goierriko Pentsiodunek, pentsio publiko duinen aldeko borrokan segiko dute, eta astelehenero elkarretaratzeak egingo dituzte. Goierri behean, orain arte bezala txandaka egingo dute: urtarrilaren 10ean Lazkaon, 17an Ordizian eta 24an Beasainen. Goian Urretxu-Zumarragan,ohiko deialdiari eutsiko diote.