Idiazabalen hasi zen kantuan Zahra El Ouazzani Fernandez (Londres, Ingalaterra, 1996). Ordurako, anaiak, Mounir El Ouazzani Fernandezek (Londres, Ingalaterra, 1997), urteak zeramatzan rap doinuak sortzen. Gaur egun, biek abesten dute, norbere kontura eta elkarrekin ere bai. Euskarak gero eta presentzia handiagoa du bien lanetan.
Urtarrilaren 12an eta 13an arlo teorikoa landuko dute Beasainen. Urtarrilaren 15ean eta 16an, berriz, Pirinioetan egingo dituzte praktikak. Derrigorrezkoa da mendiko txartela edukitzea
Hiru irteera antolatu dituzte. Datorren otsailaren 19-20ko asteburuan Gernikaren aurkakoa (14 euro bazkari gabe) ikustera joateko, martxoaren 5-6ko asteburuan El Salvadorren aurkakoa (50 euro inguru bazkariarekin) eta apirilaren 9-10ean Burgosen aurkakoa (45 euro bazkariarekin) ikustera joateko.
Jose Maria Baztarrika Garijo hil zen igandean, Madrilen, 80 urte zituela. Baztarrika, CAFeko presidente izan zen 1991tik 2015era eta Gipuzkoako konpainiaren ohorezko presidente ere izan zen. Bere lan ibilbidea, Beasaingo enpresari lotuta eman zuen.
Sarrerak Usurbe Antzokiko leihatilan eta Kutxabank-eko webgunean eros daitezke. 8 euro balio du.