Tuterako hilketa matxista salatzeko deia egin dute gaurko Goierrin
Urtea «hasi besterik ez» bada egin ere, lehenengo hilketa matxista deitoratu beharra tamalgarritzat jo du mugimendu feministak. Euskal Herriko lehenengo biktima Tuterako (Nafarroa) Sara Pina emakumea izan da, bere bikotekideak hila. Gaitzespen elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Goierriko herrietan.
Lazkaon, Talde Feministak gaur 19:00etarako deitu du bilkura, plazan, Eraso sexistarik ez! lelopean. Lazkaoko eta Beasaingo udalak atzo salaketa-adierazpena atera zuen, gaitzespen «irmoena» adieraziz eta herritarrei ere adieraz dezaten dei eginez.
Ataunen, San Martin auzoko plazan 19:30ean egingo dute gaur elkarretaratzea. «Ez dugu erailketa matxista gehiago onartuko», azaldu du mugimendu feministak deialdian.
Beasainen, Erauskin plazan izango da salaketa-bilkura, gaur 19:00etan, Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista leloaz.