ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Ordiziako, Beasaingo eta Zumarragako osasun zentroetako atarian elkarretaratzeak egin dituzte, Osakidetzan "gainkarga" eta "utzikeria" salatzeko. Urtarrilaren 23rako mobilizazioak deitu dituzte hiriburuetan.
Datuek koska bat behera egin badute ere, oso goitik jarraitzen dute oraindik Goierrin. Osasun Sailak beste 1.220 positiboren berri eman du. Hamalau herri 7.000ko tasatik gora daude.
Beasaingo Iturralde Txiki eremuan kokatuko da. Udarako martxan egotea da asmoa
Naturak bere martxa daraman arren, azokako lekukotasun bizia ematen dutenek urte gutxitan aldaketa handiak bizi izan dituzte.
Alvarez eta Txikon Manaslura egiten ari diren neguko espedizioa espero bezain gogorra izaten ari da. Elurrak ez du tregoarik eman eta 1. kanpamendura iritsi baziren ere, behera egin behar izan dute
Ormaiztegiko Udalak 1.588.000 euroko aurrekontua izango du 2022an. Pertsonal gastuek aurrekontuaren %27 hartuko dute, eta %25 komunitate ongizaterako izango da
Lau urte bete dira Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak hasi zituela eta borrokarekin segiko dutela iragarri dute. Donostiara joateko deia egin dute Goierritik
Beasaingo Udalak "irmoki" gaitzetsi du Tuteran jazotako hilketa matxista
Antiguoko jubenilak utzi eta Bizkaira egin du jauzi. Beasainen izango du aurkarietako bat
Larunbatean izango du azkeneko kontzertua Nogen taldeko abeslari modura Eider Saez lazkaotarrak. Madrilen agurtuko du lau urteko ibilbidea, musikaren profesionalismora jauzi egiteko balio izan diona.
Adifek Ordiziako tren geltokiaren irisgarritasuna eta hiri-iragazkortasunezko obrak lizitatu izana «oso berri ona» da sozialistentzat.
'Urtarrila, matematikaren bila' zikloa bihar hasiko da, 'El ABCdario de las matematicas' hitzaldiarekin. Konferentzietako bat Lazkaon egingo dute. Bi erakusketa antolatu dituzte